Egitasmoa garatzeko kontseilu bat eratu dute, "Euskadi osasuntsuago baterantz aurrera egiteko" helburuarekin
Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek kontseilu bat eratu dute gaur, Euskadi 2030 Osasun Plana garatzeko. Egitasmo horren helburua da "Euskadi osasuntsuago baterantz aurrerapausoak ematea".
Kontseilu Zuzendari horren buru Iñigo Urkullu lehendakaria izango da, eta haren ardura izango da ibilbide-orri horren garapena gidatzea. Kontseiluko kide dira Eusko Jaurlaritzako sailetako ordezkariak, hiru aldundietakoak, Gasteizko alkatea, Bilboko jarduneko alkatea eta Eudel.
Kontseiluaren eginkizunak izango dira egitasmoaren ezarpena eta ebaluazioa gidatzea, planaren printzipioak betetzen direla zaintzea, erakunde arteko konpromisoa bermatzea eta plana eguneratzea erabakitzea.
Lehen bileran, Planaren Zuzendaritza Teknikoa sortzeko proposamenak aztertu ditu Kontseiluak, Osasun sailburuordea buru zela, bai eta Planaren indarraldiko lehen hiru urteetarako ekintzen proposamenak ere.
Euskadi 2030 Osasun Planak "herrialde osasungarriago baterantz aurrera egiteko" definitzen dituen helburuen artean, lau nabarmentzen dira: haurren eta nerabeen osasun-garapena sustatzea; zahartze aktiboa eta bizitza osokoa sustatzea; populazioan saihestu daitekeen morbimortalitatea murriztea eta osasun arloko desberdintasunak murriztea.
Albiste gehiago politika
Lehen Mailako Arretarako psikologo gehiago eta nerabeei zuzendutako ongizate-programa pilotu bat iragarri du Pradalesek
Emozioekin eta osasun arloarekin lotutako zenbait neurri zehaztu ditu lehendakariak Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, "ongizatea euskal kontratu sozial berriaren parte izan behar delako".
Estatutu berria adosteko dei egin die lehendakariak alderdiei, Euskadirentzat "garai zailak" datozela eta
"Orain alderdien garaia da; hitz egin, negoziatu eta adosteko garaia", azpimarratu du lehendakariak. Ildo horretan, iragarri du ekainean berriro alderdiekin bilera erronda egingo duela egindako ibilbidea aztertu, ebaluatu eta ondorengo urratsak aztertzeko. Autogobernuari lotuta, urtea amaitu arteko epea eman dio Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari Gernikako Estatutua osorik betetzeko.
"Gure garapena oztopatu dezakeen garai txarra" etor daitekeela ohartarazi du Pradalesek
Politika Orokorreko Osoko Bilkuran lehendakariak iragarri duenez, "erasoaldi autoritario baten aurrean gaude, eta gure autogobernua eta nortasuna zalantzan jartzen ari dira".
Pradales: "Euskal zerbitzu publikoak indartzeko dugun konpromisoa negoziaezina da"
Politika Orokorreko Osoko Bilkuran lehendakariak adierazi duenez, "gure erantzukizuna da euskal ongizate-ereduaren iraunkortasuna bermatzea eta eredu hori eraldatzen asmatzea". Bestalde, "negoziazioaren eta akordioaren" alde egin du, "lubakiak eta marra gorriak" alde batera utzita.
Espainiako Fiskaltzak Israelek Gazan egindako "krimenak" ikertuko ditu
Alvaro Garcia Ortiz Espainiako fiskal nagusiak Zigor Kodearen "urraketa larriak" aipatzen ditu, genozidioa eta gizateriaren aurkako delituak tartean.
Pradales: "Europak autonomia politikoa irabazi eta lidergo etikoa ezarri behar du"
"Europako eredua definitzen duten balioak defendatzearen" alde egin du lehendakariak Politika Orokorreko Osoko Bilkuran. "Orain da momentua. Amaitu da guztiak pozten saiatzeko denbora ", gaineratu du.
Gazako "genozidioa" salatzeko minutu bateko isilunearekin abiatu dute Politika Orokorreko Osoko Bilkura
Ikasturte politiko berriaren Politika Orokorreko lehen Osoko Bilkura egiten ari dira gaur Eusko Legebiltzarrean. Eguna Imanol Pradales lehendakariak abiatu du, "Gazako genozidioa" gaitzestuz. "Nazkatuta gaude [....]. Indarkeria horrek atsekabea, amorrua eta ezintasuna eragiten ditu ", salatu du.
Politika Orokorreko Osoko Bilkura, greba orokorra Ipar Euskal Herrian eta Frantzian eta Jose Luis Rebordinosi elkarrizketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EAJren ustez, Euskadirentzat "oso onuragarria" da langabezia-prestazioren kudeaketa lortu izana
Maribel Vaquero diputatuaren hitzetan "oraindik bilerak falta dira" eskualdatzea gauzatzeko eta, "adostutakoa beteko" dela ziurtatzeko, "jarraipena egingo" diotela jakinarazi du.
Arabak "probintziako aita" titulua kenduko die Francori eta Molari
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak egin du iragarpena, asteazken honetan diktadura frankistak Araban errepresaliatutako pertsonak oroitzeko egin duen lore-eskaintzan. Ekitaldi hori Foru Aldundiak eta lurraldeko Batzar Nagusiek antolatzen dute urtero, eta kargu publikoak eta senideak izan dira bertan.