Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Korsika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Gobernuak eta Korsikako ordezkariek akordioa itxi dute uharteari autonomia estatutua emateko

Gilles Simeoni Korsikako presidenteak esan du prozesua "finalerdietan" dagoela eta orain "finalerdia eta finala irabazteko" daudela. Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroak nabarmendu duenez, ez da Korsikako herri baten existentzia onartzen, "kultur komunitate" batena baizik.
Emmanuel Macron eta Gilles Simeoni, aurrenekoak Korsikara egindako azken bisitan. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron eta Gilles Simeoni, aurrenekoak Korsikara egindako azken bisitan. Argazkia: EFE

Korsikako ordezkariek eta Frantziako Gobernuak akordioa lortu dute uharteari autonomia estatutu bat emateko. Estatutu horrek bere berezitasuna finkatuko du, eta legegintzarako hainbat ahalmen emango dizkio, printzipio hori Frantziako Konstituzioan jasoko delarik.

Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroak, Emmanuel Macronen Exekutiboaren aldetik negoziazioak zuzendu dituenak, berretsi du akordioak Errepublikako presidenteak eta berak ezarritako "marra gorriak errespetatzen" dituela.

Darmaninen ahotan, horrek esan nahi du ez dela Korsikako herriaren existentzia onartzen, baizik eta "kultur komunitate" batena. Barne ministroaren ustez, "autonomiarako aurrerapausoa" da eta "ez dago Korsika Errepublikatik bereizterik".

Korsikako Asanbleako gehiengo abertzaleak sinatu du testua, Gilles Simeoni Exekutiboko presidenteak barne.

Simeonik uste du konpromiso hori "urrats erabakigarria" dela, "Konstituzio Kontseiluaren kontrolpeko botere legegilearen printzipioa" ezarri delako. Nolanahi ere, Frantziako Parlamentuak onartutako lege organiko batek zehaztu beharko ditu "botere legegile horren gaitasuna eta gauzatzeko moduak", eta horregatik uste du prozesua "finalerdietan" dagoela eta orain "finalerdia eta finala irabazteko" daudela.

Frantziako Konstituzioaren erreformaren helburua "Errepublikaren barruan Korsikarako autonomia estatutu bat aitortzea izango da, Mediterraneoko uhartetasunari, komunitate historikoari, linguistikoari eta kulturalari lotutako bere interes propioak kontuan hartzen dituena, bere lurrarekin harreman berezia izan baitu".

Barne ministroak gaineratu du Korsikak "berezko botere arauemailea" izango duela, legegintzakoa edo erregelamenduzkoa, Konstituzioan zehaztuko ez diren hainbat eskumenen gainean, baizik eta eskumen horiek definituko dituen lege organiko batean.

Korsikako legegileak edo exekutiboak onartzen dituzten arauek Frantziako "oinarrizko askatasun publikoak" eta haien Konstituzioa errespetatu beharko dituzte, eta hori Estatu Kontseiluak eta Konstituzio Kontseiluak kontrolatuko dute.

Autonomia-estatutuaren proiektu horren inguruko kontsulta egingo zaie korsikarrei, iritzia eman dezaten. Lehenago, Korsikako Asanbleak etorkizuneko autonomia baten eskemari buruz eztabaidatuko eta bozkatuko du hurrengo bilkuran, eta horrek bide emango dio Macroni "negoziazio politiko nazionalak" abiatzeko, Konstituzioaren erreforma bati begira.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X