EHKSk Sumarren mitina eten du BECen, eta pertsona bat atxilotu dute Getxon Voxen mitinaren ostean
Apirilaren 21eko hauteskundeetako kanpainaren titularrek, larunbat honetan, alderdiek euren ekitaldietan igorritako mezuez aparteko bi azpimarra dakartzate. Izan ere, bai BECeko Sumarren mitinak, bai Getxoko Voxenak, kanpoko 'parte-hartzeak' izan dituzte, protesta gisa.
BECen, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako (EHKS) gazte talde bat Sumarren hauteskunde ekitaldian sartu da, Yolanda Diaz hitz egitera zihoanean. Pertsona horiek kartelak erakutsi dituzte, eta "patronalarekin hitzartutako lan-erreformak lan-baldintza miserableak betikotzen" dituela salatu dute, eta "kontratu mota berriekin langabeziaren eta behin-behinekotasunaren datuak estatistikoki makillatzen" dituztela gaineratu dute. Ondoren, istilurik gabe irten dira aretotik, eta ekitaldiak aurrera jarraitu du.
Bestalde, Voxek Getxon egin duen ekitaldian, besteak beste, Santiago Abascal alderdiko buruak eta Amaia Martinez Voxen lehendakarigaiak hartu dute parte. Ekitaldia bera arazorik gabe egin dute, "Faxistak kanpora" eta "Faxismoaren aurrean klase batasuna" zioten pankartak zabaldu, eta hainbat lagunek irainak egin dizkiten arren.
Mitina amaitu ondoren, ordea, tentsioak gora egin du, eta pertsona bat atxilotu dute polizia-lerroan zegoen ertzain bati jo dion objektu bat jaurtitzeagatik. Beste bi pertsona inputatu dituzte herritarren segurtasunaren aurkako delituak egotzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Bikitimek gezurretan aritzea leporatu diote Mazoni, eta Gobernuak dioenez, "eskaera bakar bati ere ez dio ezezkorik eman"
Carlos Mazonek Valentziako Generalitateko preseidente bezala dimititu izanak berehala eragin du erreakzio eta erantzun soka luzea, bai biktimena, bai arlo politikoko eragileena.
Lander Martinez: "2026rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan gabeziak ikusten ditugu"
Lander Martinez Kongresuko Sumarreko diputatuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 2026rako aurkeztutako aurrekontu proiektua "kontinuista" da. "Hori dela eta, badakigu abiapuntua zaila dela, baina horrek ez du saihestuko negoziazo mahaian esertzea eta gure proposamenak ekartzea", gaineratu du Martinezek.
Estatuko fiskal nagusiak epaiketan ukatu egin du Ayusoren bikotekidearen inguruko informazioa filtratu izana leporatuta
Leporatzen dizkioten delituen erantzule ote den galdetuta, ezetz erantzun dio Estatuko fiskal nagusiak epaimahaiko presidenteari. Alvaro Garcia Ortizek 6 urte arteko kartzela-zigor eskaerari eta 12 urteko inhabilitazio eskaerari egin beharko die aurre.
Vilaplanak epaileari esan dionez, Mazon komunikatuta egon zen Goidiaren eguneko bazkarian eta deiei erantzun zien
Kazetariak ezin izan dio epaileari bazkariaren guneko parkineko txartela eman, ziurtatu duenez, ez daukalako.
Carlos Mazonen dimisioak utzitako titularrak: "Laguntza nahi genuen, eskatu genuen, eta ez genuen inoiz jaso"
Generalitateko presidenteak dimisioa eman du GOIDIak 229 hildako utzi eta urtebetera, susperraldia "ondo bideratuta" dagoela eta Erkidegoak "garai berri bat" behar duela iritzita.
Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJko presidente ohia zendu da
Igande honetan hil da, gaixotasun luze baten ondorioz, Napar Buru Batzarreko presidentea ohia.
Mazonen GOIDI politikoa
2024ko urriaren 29an aurreikuspen okerra egin zuen Carlos Mazon Valentziako presidenteak. Erantzukizun osoa Espainiako Gobernuaren gain jartzen saiatu zen, eta arratsalde beltza zertan eman zuen ezkutatu zuen, bertsioa sarritan aldatuz.
Abalos ministro ohia epaitzea proposatu du 'Koldo' auziaren epaileak, talde kriminala egotzita
Leopoldo Puente Goreneko Zigor Salako magistratuak prozedura laburtuko autoa plazaratu du Garraio ministro ohiaren aurka, covid pandemian musukoak salerosteko kontratu irregularrak egitea leporatuta. Funtzionario-eroskeria, erakunde kriminaleko kide izatea, eragimen-trafikoa eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzi dizkiote ministro ohiari.
Mazonek dimisioa eman du: "Ezin dut gehiago"
Hala ere, Valentziako Gorteetan diputatu izaten jarraituko du eta ez ditu hauteskunde autonomikoak aurreratuko. Valentziako Gorteetan gehiengoa duten PPri eta Voxi ardura politikoa eskatu die presidente berria lehenbailehen aukeratzeko, eta, bien bitartean, jarduneko presidente izango da.
Albiste izango dira: Mazonen erabakia, Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketa eta EAEko Aurrekontuen aurkezpena, sailez sail
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.