Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Senatuko ikerketa batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Illak onartu du bilera labur bat izan zuela Koldo Garciarekin, baina azpimarratu du ''ez ziotela ezer erosi''

Salvador-Illa-comision-Senado-efe
18:00 - 20:00
Illak onartu du bilera labur bat izan zuela Koldo Garciarekin, baina azpimarratu du ''ez ziotela ezer erosi''
"Irailean Ministerioan agertu zen, hitzordurik gabe, ni ikustea eskatu zuen, materiala eskaini zezakeen enpresa bat zuela esan zidan, eta teknikariegana bidali nuen", azaldu du Osasun ministro ohiak. "Azken emaitza da ez zela ezer erosi, zero", esan du behin baino gehiagotan.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X