Albiste izango dira: Legebiltzarra osatzeko data, Israelen bonbardaketa Rafahn eta QUANTUMatter
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Eusko Legebiltzarra osatzeko data: Gaur jakingo da noiz eratuko den Eusko Legebiltzarra, Diputazio Iraunkorraren Mahaiak eguna jarriko baitio lehen osoko bilkurari. Itxura guztien arabera, maiatzaren 14an egingo da Eusko Legebiltzarra eratzeko osoko bilkura. Lehen saioan Legebiltzarreko Mahaia osatuko da, eta, astebetera, bateraezintasunen osoko bilkura egingo da. Lehendakariaren inbestidura saioa ekainaren erdialdera izango da, Europako Parlamenturako ekainaren 9an egingo diren hauteskundeen ondotik.
- Israelen bonbardaketa Rafahn: Israel Rafah bonbardatzen hasi da goizaldean, atzo han pilatuta dauden milioi bat gazatarrei eremua husteko agindua eman ostean. Azken orduetan Hamasek iragarri onartu egin duela Egiptok eta Katarrek egindako su eten proposamena; Israelek, baina, ez du onartu. Oldarraldiari ekiteaz gain, su etena negoziatzen jarraituko duela esan du Israelek. Hala, Kairora ordezkaritza bidaliko duela iragarri du.
- QUANTUMatter 2024: QUANTUMatter 2024 Nazioarteko Konferentzia egingo da gaur hasi eta ostiralera arte Donostian. Helburua da informazio kuantikoaren eta materia kuantikoaren zientzian eta teknologietan parte hartzen duten komunitateak biltzea, teknologia kuantikoen, material kuantiko berrien eta komunikazio kuantikoko, detekzio kuantikoko eta simulazio kuantikoko protokoloen belaunaldi berrien abangoardian ideia berrien inkubazioa eta lankidetzak sustatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.