KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemont hasi da Kataluniako Gobernu berria osatzeko urratsak ematen

Juntseko presidentegaiak uste du gehiengo sinple batekin agintzeko aukerak badituela. "Salvador Illa PSCko hautagaiak baino aukera gehiago", esan du.
Carles Puigdemont, gaur, Perpinyàn egin duten batzarrean. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont, gaur, Perpinyàn egin duten batzarrean. Argazkia: EFE

Generalitateko presidentetzara iristeko aukera garbi bat ikusten du Carles Puigtemont Juntseko hautagaiak, eta ez du etsitzeko asmorik. Inbestidurara aurkezteko asmoa berresteaz gain, iragarri du hasi dela zenbait alderdirekin "kontaktu diskretuak" izaten, gobernua bakarrik osatu ahal izateko: "aukera bat dugu eta erabili egingo dugu".

Perpinyànen (Ipar Katalunia) hitz egin du Puigdemontek, bere alderdiak Kongresuan, Senatuan eta Europako Parlamentuan dituen ordezkariekin egin duen batzarrean. Joan den igandeko hauteskundeetan 35 eserleku eskuratu zituen JxCatek, aurreko bozetan baino 3 gehiago.

Hauteskundeak errepikatzearen aukerari buruz, berriz, aukera hori "inorentzat ez dela ona" esan du. "Guretzat ez da ez aukera bat, ez lehentasun bat", zehaztu du. Nolanahi ere, agertoki guztietarako prest daudela  gehitu du, baita berriro hauteskundeetara joateko ere. "Ez digu beldurrik ematen".

"Betiko gehiengo absolutuak" osatzea zail ikusten du buruzagi kataluniarrak, eta ezkerreko alderdiek "hiruko klasikoa" eratzea ere ez da erraza izango, bere hitzetan. Horren aurrean, "gehiengo sinple" batekin  gobernatzea posible ikusten du. Hala, uste du Salvador Illa PSCko hautagaiak baino aukera gehiago dituela "gehiengo sinple batekin gobernatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X