Europako hauteskundeetarako 15 egunen faltan, herritarren erdiek baino gehiagok ez dakite noiz izango diren
EITB Focus inkestaren arabera, Europako Parlamenturako hauteskundeak izateko hamabost egun falta direnean, EAEko eta Nafarroako herritarren erdiek baino gehiagok ez dakite noiz izango diren hauteskundeak. Horrela adierazi dute galdetutakoen % 53,5ek.
Parte-hartzea % 50ekoa baina txikiagoa izango dela dio galdeketak.
Herritarrei europarlamentariren bat ezagutzen duten galdetuta, % 85ek ezin izan dute azken legealdian Europako ganbera osatu duten legebiltzarkideen izenik eman. Hauek daude ezagunen artean: Izaskun Bilbao (% 5,2ko ezagutza), Carles Puigdemont (% 2,2koa), Dolors Monserrat (% 1,8) eta Pernando Barrena (% 1,4).
Metodologia
Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 1.200 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (300 lurralde historiko bakoitzean eta foru erkidegoan).
Galdeketak maiatzaren 14a eta 17a bitartean egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
Zure interesekoa izan daiteke
Vilaplanak epaileari esan dionez, Mazonen jarrera "lasaia" zen GOIDIaren eguneko bazkarian eta ez zuen presarik erakutsi
Kazetariak ezin izan dio epaileari bazkariaren eguneko parkineko txartela eman, ziurtatu duenez, ez daukalako. Halaber, Valentziako Generalitateko jarduneko presidentearekin izan zuen lan bazkarian, hura komunikatuta egon zen eta "mugikorrari adi" zegoen, "telefonoz hitz egiten zuen eta idatzi ere egiten zuen".
Feijoo, Mazonen dimisioari buruz: "Erabaki zuzena da"
Batzorde Betearazle Nazionalean egindako hitzaldi batean, Feijook esan du gaur "ehiza politiko eta pertsonala" jasan duen eta "hiltzaile bat ez den" alderdiko "kide batek" dimisioa aurkeztu duela. "Akatsak egin zituen, bai, barkamena ere eskatu zuen, eta gaur bere gain hartu ditu azken ondorioetara arte", gaineratu du.
Bikitimek gezurretan aritzea leporatu diote Mazoni, eta Gobernuak dioenez, "eskaera bakar bati ere ez dio ezezkorik eman"
Carlos Mazonek Valentziako Generalitateko preseidente bezala dimititu izanak berehala eragin du erreakzio eta erantzun soka luzea, bai biktimena, bai arlo politikoko eragileena.
Lander Martinez: "2026rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-proiektuan gabeziak ikusten ditugu"
Lander Martinez Kongresuko Sumarren diputatuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 2026rako aurkeztutako aurrekontu-proiektua "kontinuista" da. "Hori dela eta, badakigu abiapuntua zaila dela, baina horrek ez du saihestuko negoziazo-mahaian esertzea eta gure proposamenak ekartzea", gaineratu du Martinezek.
Estatuko fiskal nagusiak epaiketan ukatu egin du Ayusoren bikotekideari buruzko informazioa filtratu izana
Alvaro Garcia Ortizen oinarrizko eskubideak urratu direla salatu du Estatuko abokatu nagusiak, tartean, errugabetasun printzipioa. Estatuko fiskal nagusiak 6 urte arteko kartzela-zigor eskaerari eta 12 urteko inhabilitazio eskaerari egin beharko die aurre.
Carlos Mazonen dimisioak utzitako titularrak: "Laguntza nahi genuen, eskatu genuen, eta ez genuen jaso"
Generalitateko presidenteak dimisioa eman du GOIDIak 229 hildako utzi eta urtebetera, susperraldia "ondo bideratuta" dagoela eta Erkidegoak "garai berri bat" behar duela iritzita.
Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJren presidente ohia zendu da
Igande honetan hil da, gaixotasun luze baten ondorioz, Napar Buru Batzarraren presidentea ohia.
Mazonen GOIDI politikoa
2024ko urriaren 29an aurreikuspen okerra egin zuen Carlos Mazon Valentziako presidenteak. Erantzukizun osoa Espainiako Gobernuaren gain jartzen saiatu zen, eta arratsalde beltza zertan eman zuen ezkutatu zuen, bertsioa sarritan aldatuz.
Abalos ministro ohia epaitzea proposatu du 'Koldo' auziaren epaileak, talde kriminala egotzita
Leopoldo Puente Goreneko Zigor Salako magistratuak prozedura laburtuko autoa plazaratu du Garraio ministro ohiaren aurka, covid pandemian musukoak salerosteko kontratu irregularrak egitea leporatuta. Funtzionario-eroskeria, erakunde kriminaleko kide izatea, eragimen-trafikoa eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzi dizkiote ministro ohiari.
Mazonek dimisioa emango duela iragarri du: "Ezin dut gehiago"
Hala ere, ez du zehaztu noiz utziko duen kargua. Hori bai, Valentziako Gorteetan diputatu izaten jarraituko du eta ez ditu hauteskunde autonomikoak aurreratuko. Valentziako Gorteetan gehiengoa duten PPri eta Voxi ardura politikoa eskatu die presidente berria lehenbailehen aukeratzeko, eta, bien bitartean, jarduneko presidente izango da.