Albiste izango dira: EAJ-PSE-EE koalizio aurreakordioa, hauteskunde osteko analisiak eta Zinegoak 2024
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EAJren eta PSE-EEren koalizio aurreakordioa: EAJk eta PSE-EEk aurreakordio programatikoa lortu dute Eusko Jaurlaritza eratzeko, "ongizatean, aurrerabidean, autogobernuan eta Euskadi global baten eraldaketan aurrera egiteko Akordiorako Oinarrien" gainean. Jeltzaleek eta sozialistek Estatutu berri bat onartzeko konpromisoa hartu dute, Eusko Legebiltzarrean eta Gorte Nagusietan ahalik eta adostasun zabalenarekin, gero herritarrek berrets dezaten, betiere "eskumenen eta indarrean dagoen legediaren barruan".
- Hauteskunde osteko analisiak: Alderdi politikoek pasa den igandeko hauteskunde emaitzak aztertzen jarraitzen dute. EH Bildu pozik agertu da koalizio subiranistak Europako hauteskundeetan lortutako emaitzekin —280.000 botorekin, lehen indarra izan da EAEn, eta hirugarrena, Nafarroan— eta emaitzok "joera estruktural" baten baitan kokatu ditu. PSE-EEk bereziki nabarmendu nahi izan du Araban, Bizkaian eta EAEko hiru hiriburuetan irabazi izana. Itxaso Atutxa EAJko Bizkaiko presidenteak esan du bere alderdiak aztertu egin beharko duela zergatik bere hautesleak "etxean geratu diren", Europako hauteskundeetan EAJ hirugarren indarra izan ostean egin ditu adierazpen horiek.
- Zinegoak 2024: Gaur aurkeztuko dute Zinegoak jaialdiaren 21. edizioa. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainaren 24tik uztailaren 1era bitartean egingo da Zinegoak ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo dute Bilboko hainbat areto eta espaziotan, hala nola Bilborocken, Golem Alhondigan edo BilbaoArten. Aurtengo edizioaren Ohorezko Saria Clarisa Navas zuzendari, gidoilari, ekoizle, irakasle eta idazle argentinarrak jasoko du ekainaren 24an, Arriaga antzokiak hartuko duen inaugurazio ekitaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrikan erakutsitako ETAko presoen irudien gaineko ikerketa zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak
UPNk jarri zuen salaketa, euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat herritatatik igaro zenean erakutsi ziren irudiekin terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zirelakoan.
Claudia Montesek Gorenaren aurrean adierazi du Abalosek ez ziola inoiz esan Logirailen “entxufatu” zuenik
Lekukoaren arabera, ministro ohiak lan eskaintzen estekak baino ez zizkion bidali, eta Koldo Garciak hasieratik esan zion enpresa publikoan haren “nagusia” zela.
50 urte dira ETAk Aingeru Berazadi erail zuela
ETAk hildako lehen enpresaria izan zen Aingeru Berazadi, eta baita bahitu ondoren hil zuten lehenengo laguna ere. Mende erdi geroago, Cristina alabak aita omendu du, eta enpresariek gogora ekarri dute hilketak izan zuen eragina.
EAJk borondate politikoa eskatu du "Gernika" lekuz aldatzeko aukera teknikoetan sakontzeko
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak ziurtatu du ez dituela zalantzan jartzen Reina Sofia museoko adituen txosten teknikoak. Horien arabera, ez da komeni da koadroa mugitzea; hala ere, adituen txosten gehiago eskatu ditu. "Gauza ezinezkoagoak ikusi ditugu", ziurtatu du.
Iruñeko aire-trafikoa "hobetzeko prest" agertu da Espainiako Gobernua
Maria Caballero UPNren senatariak egindako galdera bati erantzunez, Oscar Puente Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa Iruñeko aireportuaren egungo ereduaren alde agertu da, baina aitortu egin du aire-trafikoa "hobetu" daitekeela. Haren hitzetan, Iruñekoa aireportuko bidaiari kopurua % 40 hazi da 2018tik; Estatuko daturik altuenetakoa da hori.
Abortua Konstituzioan blindatzea onartu du Ministroen Kontseiluak, "dinamika atzerakoien aurrean"
Konstituzioaren erreforma honek hiru bosteneko gehiengoa behar du Kongresuan eta Senatuan, eta, beraz, gobernukideak oposizioko alderdiekin adostasunera iristen saiatu beharko dira.
Urtasun: "Teknikoei entzun behar zaie beti, eta ez dute batere gomendatzen lekualdatzea"
Kultura ministroak Eusko Jaurlaritzak 'Gernika' behin behinean, bonbardaketaren 90. urteurrenagatik, lekualdatzeko eskaerari balioa eman eta errespetua helarazi dio, baina aukera baztertu du. Igotz Lopez EAJko senatariak gogorarazi dio txosten teknikoa eskaera egin eta bi egunera egin zela, eta Madrilgo museoaren bideragarritasuna margolanarekin lotzen zuela.
“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.
Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"
Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.
Koldo Garciak “tentel” deitu dio Aldamari, eta epaiketa “lehertuko” duten frogak aurkeztuko dituela esan du
Jose Luis Abalosen aholkulari ohiak audio bat bidali du Telecincora, eta bertan adierazi du “erabat errugabeak” direla frogatuko dutela.