Irailaren 5erako deitu du Jaurlaritzak osasun ituna adosten hasteko lehen bilera
"Herriaren azterketa partekatua egitea zen helburua eta eragile guztiek modu positiboan erantzun diote gure deiari. Prestutasun osoa erakutsi dute eragile guztiek. Hori da nik aste guzti hauetan sentitu dudana". Hitzokin laburbildu du Imanol Pradales lehendakariak eragile sozialekin azken asteotan izandako bilera-sorta. Hori bai, nabarmendu du "jarrera horrek jarraipena" izan behar duela, gizarteak "zaratatik aldetzea eskatzen digulako". "Gure helburua ez da izan argazki bat ateratzea. Erronka erraldoiak ditugu parez pare eta eragile guztien ekarpena beharrezkoa da erronka horiei herri mailako erantzunak emateko".
Hala, osasunaren inguruko herri-ituna lortzeko bideari lehenbailehen ekitea dela asmoa nabarmendu du, eta zentzu horretan, iragarri du Alberto Martinez Osasun sailburuak irailaren 5erako deitu duela lehendabiziko bilera eragileekin, itun hori adosten hasteko. "Garai berri batean" gaudela iritzi dio Pradalesek, eta "elkarlanerako eta akordiorako" aukerak ikusten ditu.
Osakidetzaren egoeraren eta premien inguruko diagnosia aurkeztuko du Osasun sailburuak aurreneko batzar horretan, ondoren eragileen ekarpenak jasotzeko. Eta aurrez iragarri bezala, epe bat ere jarriko dute mahai gainean: sei hilabeteko epean nahiko luke Jaurlaritzak ituna.
Joan den astean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin izandako bileraz ere aritu da lehendakaria. Azaldu du mezu argi bat helarazi ziola gobernuburu sozialistari: Gernikako Estatutua osorik betetzeko eta estatus berri baterako akordioa lantzeko konpromisoa. Zentzu horretan ere, ziur agertu da Pradales aro berri batean gaudela, eta udazkenetik aurrera "eskumen berriak Euskadira" eskualdatuko diren itxaropena agertu du. "Transferentziei dinamika eta erritmo berri bat emateko aukera eman zigun Sanchezekin izandako bilerak, eta horri eutsi behar zaio".
Hala, gaur Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernu sailburuak, Madrilen, Angel Victor Torres Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroarekin duen bilerak emaitzak emango dituela espero du Jaurlaritzako buruak.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.