Perellok gaur hartuko du BJKNko eta Auzitegi Goreneko presidente kargua
Isabel Perello magistratuak asteazken honetan hartuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) eta Auzitegi Goreneko presidente kargua. Modu horretan, historian ardura hori hartuko duen lehendabiziko emakumea izango da.
Karguaz jabetzeko ekitaldia 13:00etan egingo da, Auzitegi Goreneko osoko bilkuren aretoan. Aurretik, 09:30ean, Espainiako Erregearen aurrean egingo du karguaren zina, Zarzuela Jauregian.
BJKNko 16 kideren aldeko botoak jaso zituen Perellok atzo. Modu horretara, presidentea aukeratzeko blokeoa hautsi zuten, urte judiziala ofizialki irekitzeko bi egun falta direla.
Isabel Perello (Sabadell, 1958) magistratua da Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan 2009tik, eta Epaileak Demokraziaren Alde (gaztelaniazko siglak: JJpD) elkarteari lotuta dago.
1985ean hasi zuen bere ibilbide judiziala, eta Maoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegian (Menorca), Bartzelonako Probintzia Auzitegian eta Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian lan egin zuen lehen urteetan.
Administrazioarekiko auzietan espezializatu ondoren, egoitza Sevillan duen Andaluziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (1991) eta Auzitegi Nazionaleko Salan (1994) lan egin zuen. Auzitegi Konstituzionalean ere abokatu izan zen (1993-2003).
Zure interesekoa izan daiteke
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"