AMNISTIA LEGEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko Auzitegiak Amnistia Legea ezarri die Bibon 2019an izandako protesta batengatik zigortutako lau laguni

Horietako hiruri isunak eta kalte-ordainak ezarri zizkieten, agintariei aurre egiteagatik, eta laugarrenari sei hilabeteko espetxe-zigorra eta inhabilitazioa, desordena publikoak eragitea egotzita.
Bizkaiko Auzitegia, artxiboko irudi batean.
Bizkaiko Auzitegia, artxiboko irudi batean.

Amnistia Legea ezarrita, baliogabe utzi ditu Bizkaiko Auzitegiak 2019an Bilbon protesta batean parte hartu zuten lau herritarrei ezarritako zigorrak.

Kataluniako prozesu independentistaren aldeko ekintza batean hartu zuten parte, 2019ko urrian. Bilbora sartzeko errepideetako batean eserialdia egin zuten, trafikoa oztopatzeko, eta ebazpenaren arabera, horietako hiruk ertzainei mehatxuak eta irainak egin zizkieten. Laugarrenak, berriz, ekintza horren ondoren hainbat edukiontzi irauliarazten lagundu zuela zioen epaiak, Ertzainei bidea eragozteko.

Joan den apirilean egin zen gertatutakoari buruzko epaiketa Bizkaiko Auzitegian.  Ertzaintzari aurre egitea leporatuta isunak eta kalte-ordainak ezarri zizkieten aurreneko hirurei, eta besteari sei hilabeteko espetxe-zigorra eta inhabilitazioa, desordena publikoa eragitea leporatuta.

Gaur kaleratutako ebazpen batean, zigorrak bertan behera geratzen direla jakinarazi du epaileak, eta arrazoia Amnistia Legearen aplikazioa dela esan du.

Erabakia ez da behin betikoa, eta erreguzko errekurtsoa jartzeko aukera dago, hiru eguneko epean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X