EAJk eta PSE-EEk Maduroren Gobernuaren "abusuak" salatu dituzte, eta hauteskunde-aktak publikatzea exijitu
Eusko Legebiltzarrak ohiko jardunari heldu dio gaur, XIII. Legegintzaldiko aurreneko osoko bilkura eginda. Ganbera martxan dago maiatzetik, baina azken eztabaida otsailean egin zuen, artean aurreko legegintzaldia indarrean zela.
Saioa 09:30ean hasi da, hainbat izapide. Aurrena, EAEren senatari ordezkariak hautatu dituzte; ondoren, sei legebiltzarkide sozialisten inguruko Bateraezintasunen Batzordearen irizpena aztertuko da. Azkenik, Gogora institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kideak izendatu dituzte.
Behin horiek eginda, eztabaidari ekin diete taldeek, eta Venezuelara begira jarri da Ganbera, Jaurlaritzako bi bazkideek, EAJk eta PSE-EEk, elkarrekin aurkeztu duten legez besteko proposamena tarteko. Bi taldeek "kezka" agertu dute "Presidenterako hauteskundeen ondoren, Venezuelan dagoen egoeragatik, gero eta atxiloketa arbitrario gehiago eta oposizioaren aurkako etengabeko jazarpena direla eta". Horren aurrean, "errepresio edo jazarpen berehala bertan behera uzteko" eskatuko diote Maduroren Gobernuari eta hauteskunde emaitzen aktak argitaratzeko. Era berean, Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari eta Europar Batasunari galde egingo diete herrialde horretan "demokrazia eta bakea babesten jarraitzea". Jeltzaleek eta sozialistek ez dute idatzian jaso Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente hautatu gisa aitortzea, eta Venezuelan irailaren 14az geroztik atxilotuta dauden bi bilbotarrei ere ez zaie aipamenik egiten.
Jorge Juez legebiltzarkidea izan da hitza hartzen lehena, Euskal Sozialistak taldearen izenean. Aretora saioa jarraitzera joan den venezuelar taldeari diosala egin ondotik, 60ko eta 70eko hamarkadetan Venezuelak "esku zabalik" hartu zituen milaka euskal herritarrak gogora ekarriz hasi du bere hitzartzea. Nabarmendu du Venezuelako krisia bideratzeko "diplomaziaren esku-hartzea" ezinbestekoa dela, eta "elkarrizketa" aldarrikatu du. Halaber, Venezuelako Gobernuak egindako "atxiloketa arbitrarioak" salatu ditu eta "preso politikoak askatzea" eskatu du, tartean, bi bilbotarrak.
Ondoren, Eusko Abertzaleak taldeko Mikel Arruabarrenaren txanda izan da. Legebiltzarkide jeltzaleak Venezuelan bizi duten "diktadura beldurgarria" salatu du, eta zentzu horretan, EH Bilduk gaiaren inguruan duen "jarrerak harridura" eragiten diola esan du. Besteak beste, "Maduroren diktadura zuritzea" egotzi dio ezker abertzaleko koalizioari. "Gaur hemen dagoen legebiltzarkide batek Maduro zoriondu zuen, eta oposizioa eskuin muturrekotzat jo. Maduroren diktaduraren zuriketaren konplizea da EH Bildu".
Bere aldetik, Igor Zulaika EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu du "sorpresaz" hartu dutela lehen eztabaida hau Venezuelari buruzkoa izatea, "herri honek beste hainbat gai batzuk ere badituenean". Etxebizitza, soldatak, zaintza edota Osakidetza aipatu ditu. Venezuelak bizi duen "egoera zaila" ukatu gabe, adierazi du "Venezuelako herriari" dagokiola "elkarrizketaren bidez egoera bideratzea", "kanpoko esku-hartzerik gabe". "Gatazka sustatzeak egoera are gehiago zailtzen du", erantsi du. Koalizioak osoko zuzenketa aurkeztu dio proposamenari.
Laura Garrido PPko legebiltzarkideak, berriz, iritzi dio "motz" geratu dela legez besteko proposamena, eta bi gai gehitzea ahaztu zaiela esan die jeltzaleei eta sozialistei; bi bilbotarren askapena eskatzea eta Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente hautatu aitortzea. Gogor kritikatu du EAJren jarrera, Espainiako Diputatuen Kongresuan onartutakoa ez duelako Eusko Legebiltzarrera eraman. Osoko zuzenketa aurkeztu dute popularrek ere.
Bere hitzaldian, Jon Hernandez Sumarreko ordezkariak legez besteko proposamena kritikatu du, bere hitzetan, PPri eta Voxi "hauspoa emateko" baino ez duelako balioko ekimenak, bi alderdi horiek Venezuelari buruz egiten ari diren "erabilera partidistan".
Azkenik, Voxeko Amaia Martinezek ere EAJren eta PSE-EEren gogor kritikatu du, "ez duelako Venezuelako egoera ondo azaltzen". Testuingurua falta dela esan du, "egungo egoera" bakarrik hartzen duelako kontuan, eta "duela hainbat hamarkadetatik Venezuelan ezarrita dagoen erregimena" ez duelako aipatzen.
Venezuelarren elkarteak, zatituta
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.