EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon Segurtasunak eragiten du kezka; Donostian, Etxebizitzak eta Gasteizen eta Iruñean, Osasungintzak

Osasuna, Etxebizitza eta Herritarren Segurtasuna dira udalek lehentasunez landu beharko lituzketen eremu nagusiak, Hego Euskal Herriko biztanleen ustez.
EITB FOCUS
EITB FOCUS

Osasuna, Etxebizitza eta Herritarren Segurtasuna dira udalek lehentasunez landu beharko lituzketen eremu nagusiak, Hego Euskal Herriko biztanleen ustez. 

Izan ere, EITB Focus inkestak Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko bizilagunei udalerriaren kudeaketan lehentasunezkoak izan beharko liratekeen gaiei buruz galdetu die. 

Horrela, batez besteko orokorrean, Osasuna (% 23,4), Etxebizitza (% 17), Herritarren Segurtasuna (% 13) eta Lana (% 8,3) izan dira herritarren erantzun nagusiak. Hori bai, kezka nagusiak aldatu egiten dira galdera egin den hiruburuaren arabera.

Bilbon, adibidez, hiru herritarretik batek erantzun du Segurtasuna dela udalerriaren kudeaketan lehentasuna izan beharko lukeen esparrua. Hala erantzun dute inkestatuen % 34,1ek. Osasuna da, bilbotarren ustez, bigarren gai premiazkoena, erantzunen % 21,9rekin, eta Etxebizitza hirugarrena (% 14,5).

Donostian, Etxebizitza da gehien kezkatzen duen arazoa (erantzunen % 33,2), eta, ondoren, Segurtasuna (% 23,7; Bilbon baino hamaika puntu gutxiago) eta Osasuna (% 19,7) azaltzen dira.

Gasteizen, Osasunak kezkatzen du gehien (% 27,1), ondoren Etxebizitzak (% 20,1) eta, hirugarrenik, Segurtasunak (erantzunen % 12,6).

Azkenik, Iruñeko inkestatuek Osasunaren alorrean jardutea eskatzen diote Udalari (% 35), eta, oso atzetik, Etxebizitzaren arloan (% 12,1) eta Segurtasunaren arloan (% 8,4). 

Metodologia

Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 1.600 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (400 lurralde historiko bakoitzean eta 400 foru erkidegoan).

Galdeketak irailaren 19tik 27ra bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X