Goialdeko borraskak kaltetutakoentzako 10.600 milioiko lehen laguntza sorta onartu du Espainiako Gobernuak
Goialdeko borraskak Valentziako Erkidegoan, Gaztela-Mantxan eta Andaluzian kaltetutako norbanako, enpresa eta erakundeentzako 10.600 milioi euroko lehen laguntza sorta onartu du Espainiako Gobernuak. Laguntza zuzenak ez ezik, zergak ordaintzeko salbuespenak, hipotekak ordaintzeko moratoriak eta Kreditu Ofizialeko Institutuak emandako ICO-DANA izeneko kreditu lerroak ere jasotzen ditu. Halaber, Ministroen Kontseiluak gaur ontzat eman du goialdeko borraskak gehien kolpatu dituen guneak babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremu izendatzea.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur goizean agerraldia egin du Moncloa jauregian, gaurko Ministroen Kontseiluak onartu duen premiazko lege-dekretu baten berri eman eta onartu diren laguntza ekonomiko, laboral eta fiskalak azaltzeko. Besteak beste, lanerako ezintasun kasuetarako 72.000 euroko diru-laguntzak aurreikusten dira, kaltetutako etxebizitza bakoitzeko 20.000 eta 60.000 euro artekoak, 10.300 euro hondatutako altzariak eta bestelakoak ordezkatzeko, eta 37.000 eurora artekoak, berriz, bizilagunen komunitateetako elementuak konpontzeko.
Aipaturiko laguntzak indibidualak eta unibertsalak izango dira, kaltetuaren errenta dena delakoa dela ere, eta legeak kasu horietarako aurreikusitako laguntzak "laukoiztu" egingo dira.
Kaltetutako enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako 838 milioi euroko laguntza zuzenak ere egongo dira: 5.000 eurokoak izango dira autonomoen kasuan eta 10.000 eta 150.000 euro artekoak enpresentzat, negozio bolumenaren arabera.
Laguntza horiek jasotzeko nahikoa izango da kontu korronte zenbakia ematea eta hilabeteko epean hasiko dira dirua jasotzen. 65.000 langile autonomori eta 30.000 enpresa ingururi mesede egingo die aipaturiko neurriak.
Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera edo kotizazio gabeko gainerako dirulaguntzak % 15 haziko dira hurrengo hiru hilabeteetan, eta beharren arabera neurri hori luzatzeko aukera izango da.
Enpleguari dagokionez, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bereziak martxan jarri ahalko dira. Horren arabera, soldatapeko langileek lanik egin ez arren % 100 kotizatuko dute. Jarduna bukatu beharra izan duten autonomoek beraien oinarrizko kotizazioaren % 70en araberako laguntza ekonomikoa eskatu ahal izango dute, legeak ezarritako gutxieneko 12 hilabeteak bete ez arren.
Gainerako neurriak
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.