EAJk 28 eserleku lortuko lituzke, eta EH Bilduk, 27, Soziometroaren arabera
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gaur egingo balira, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, Eusko Legebiltzarrean 28 ordezkari lortuta, azken hauteskundeetan lortu zituenak baino 1 gehiago. Gertutik jarraitzen dio EH Bilduk, egun duen ordezkari kopuru bera lortuko bailuke: 27.
Boto-asmoari buruzko inkesta azaroaren 5etik 8ra egin zuten, 3.030 telefono elkarrizketaren bidez. Horren arabera, PSE-EE hirugarren indar gisa mantenduko litzateke, eta gora egingo luke: 13 (+1) ordezkari.
Emaitza horiekin, Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiak (EAJ eta PSE-EE) indartuta aterako lirateke, bakoitzak eserleku bat gehiago lortuta. Gainera, Sumarrek zein Voxek egun duten eserleku bakarra galduko lukete.
Horrenbestez, jeltzaleek eta sozialistek koalizioan osatutako gobernuak Eusko Legebiltzarrean duten gehiengoa indartuko luke: Ganbera osatzen duten 75 eserlekuetatik 41 izango lituzke (egun 39 ditu).
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko bozeramaile eta sailburuak azken Euskal Soziometroaren datuen balorazioa egin du; izan ere, bere ustez, EAJren eta PSE-EEren Eusko Jaurlaritzaren "lankidetza eta elkarrizketa" saritzen dute, eta "konfiantzazko botoa" ematen die.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, EAJk irabaziko lituzke eserleku gehien Bizkaian, eta Araban berdindu egingo luke EH Bildurekin; Gipuzkoan, berriz, EH Bildu gailenduko litzateke. Arabako eserlekuen banaketari dagokionez, EAJk eta PSE-EEk ordezkari bat gehiago lortu lukete.
Lurralde horretan, EAJk eta EH Bilduk 8 eserleku lortuko lituzkete, baina bigarren indar horrek aurretik jarraituko luke boto-estimazioan, ia 3 puntu gehiago lortuta. Ekainean egindako hauteskundeetan koalizio subiranistak 8 eserleku lortu zituen eta EAJk 7.
PSE-EEk 5 eserleku lortuko lituzke, apirileko hauteskundeetan baino bat gehiago, eta PPk 4 parlamentari izaten jarraituko luke. Voxek eta Sumarrek galdu egingo lukete Legebiltzarrean duten ordezkari bakarra.
Botoen zenbatespenari dagokionez, EH Bilduk botoen % 29tik gora jasoko lituzke (3 hamarren gehiago), EAJk % 27tik behera (% 0,1 gehiago), PSE-EEk % 16,8 (6 hamarren gehiago) eta PPk % 16,4 (4 hamarren gehiago).
Bizkaian, egungo eserleku banaketa mantenduko litzateke: EAJk 11 legebiltzarkide lortuko lituzke, EH Bilduk 8, PSE-EEk 4 eta PPk 2.
EAJk botoen % 39,7 eskuratuko lituzke (ia 7 hamarren gehiago), EH Bildu % 27,9ra jaitsiko litzateke (3 hamarren gutxiago), PSE-EEk botoen % 14,5 lortuko lituzke (botoen % 13,9 lortu zituen azken hauteskudeetan) eta PPk % 8,7 (3 hamarren gutxiago).
Gipuzkoan, EH Bilduk irabaziko lituzke berriro hauteskundeak duela 7 hilabete lortu zuen emaitza bera jasota (11 eserleku), eta EAJk (9), PSE-EEk (4) eta PPk (1) egungo ordezkari kopuru bera lortuko lukete.
Ehunekoei erreparatuz gero, sozialistek bakarrik izango lituzkete aldaketak, botoen % 13,9 jasoko bailituzkete (ia 4 hamarren gehiago).
EH Bilduk botoen % 39,8 lortuko lituzke, EAJk % 31,3 (% 0,1 gutxiago) eta PPk % 6,3 (% 0,1 gehiago).
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.