Jaurlaritzak kontsultarako foro bat sortu du, etxebizitza babestuetarako lurzoruak "dinamizatzeko" asmoz
Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez onartu du Hirigintza eta Etxebizitza Foroa sortzea. Kontsultarako eta parte hartzeko elkargune horrek eragile publikoak, pribatuak eta sozialak bilduko ditu etxebizitza-politikak diseinatu eta ezartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) etxebizitza babestuetarako lurzoruen kudeaketa "azkartzeko eta dinamizatzeko" asmoz.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak astearte honetan onartu du foro hori sortzea, eta 54 kide izango ditu: Jaurlaritzaren eta udalen ordezkariak, bai eta sektore pribatu eta hainbat elkarte eta herritarren kolektiboen ordezkariak ere.
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, foroa urtarrilaren 22an bilduko da estreinakoz, Bilbon, eta lehen hitzordu horretan jorratuko den lehenengo ekimenetako bat babestutako etxebizitzetarako lurzoruen kudeaketa "azkartzeko eta dinamizatzeko" neurriekin lotuta dago.
Alde horretatik, Itxasok esan du 2006ko Lurzoru eta Hirigintza Legearen eraginkortasunaren azterketak egungo arau-esparrua berrikustea planteatuko duela, prozeduretan etxebizitza babestua "malgutasun eta azkartasun handiagoz" bultzatzeko.
Foroak proposatuko du, halaber, tentsionatuko eremuetan lurzorua lagatzeko ekimenak aztertzea eta "etxebizitza babestuetarako sailkatutako lurzoru publiko eta pribatuen mapa zehatza egitea, lursail horien egoera eta ezaugarriak identifikatzeko".
"Etxebizitza duina bermatzeko erronkak eskaintza aktibatzea eta eskura dauden baliabideak, hala nola lurzorua hobeto kudeatzea, konbinatu behar ditu nahitaez", azpimarratu du sailburuak.
Lankidetza publiko-pribatua bultzatuko da, akordioak lortzeko hainbat mekanismo bilatzeko, adibidez, Europako Inbertsio Bankuarekin.
Bilboko manifestazioa
Joan den asteburuan Bilbon etxebizitza eskubidea berma dadila eskatzeko egindako manifestazioari dagokionez, Itxasok protestari "errespetua" azaldu dio, eta Eusko Jaurlaritzak egoerari aurre egiteko eta sektore guztiekin lan egiteko duen konpromisoa berretsi du.
2025ean EAEko hiru hiriburuetan eta, besteak beste, Barakaldo eta Irunen etxebizitzak alokatzeko tentsionatutako eremuen figura aplikatzea aurreikusten dela azpimarratu du, "maizterrak babesteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.