Otxandiano: "Bizkaiko Aldundiak lehen aldiz borondate erreala izan du gurekin aurrekontuak negoziatzeko"
"Lehen aldiz Bizkaiko Aldundiak borondate erreala izan du EH Bildurekin aurrekontuak negoziatzeko eta akordio batera iritsi gara". Hala esan du Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen eledunak, ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan egindako elkarrizketan.
Bere hitzetan, oso bestelako jarrera erakutsi du Eusko Jaurlaritzak bere kontuen negoziazio prozesuan, eta azalpen hau eman du: "Bizkaiko kasuan, konpromiso ekonomikoei dagokienez, erreferentziatzat hartu da EH Bilduk eta Jaurlaritzako alderdiek 2022an egindako akordioa (aurrekontu osoaren % 1,6 inguru). Orduko portzentaje berbera da Bizkaian adostu dena. Erreferentzia hori jo dugu guk ontzat baita Jaurlaritzarekin izan dugun negoziazioan ere, ulerturik gehiengoa duen Gobernu baten aurrean gaudela. Bada, Jaurlaritzak EH Bilduri eskaini diona erreferentzia horren erdia izan da", azaldu du.
Berretsi du etxebizitzaren gaia eta lanbide arteko soldata propioa izan direla lehentasunak koalizioarentzat. Zentzu horretan, kritiko agertu da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendarako sailburuak egin berri dituen adierazpenekin; etxebizitzaren arazoan aurrera egiteko EH Bilduko zenbait udalek jarritako trabak aipatu zituen buruzagi sozialistak, eta hori esatea onartezina dela iritzi dio Otxandianok. Azaldu du Jaurlaritzak eta udalek dituzten eskumenak eta baliabideak ezin direla alderatu, eta, beraz, arduraz jokatzeko eskatu dio Itxasori.
EH Bilduk erakunde guztietan jarrera berari eutsi diola ere nabarmendu du, erdigunean "politika publikoen norabidea" jarrita. Hori bai, tokian tokiko markoak ezberdinak izan direla ere ekarri du gogora. Arabako Aldundiaren kasuan "borondatea" egon da, gehiengorik ez izanda, "behar zutelako". Gipuzkoan, berriz, esan du "PPrekin akordioa egina" zegoela eta EH Bildu ez dela "inoiz egongo PP dagoen aurrekontu akordio batean". "EAJk nahiago izan du EH Bildu zokoratu", erantsi du.
Datorren ostiralean, abenduak 20, bozkatuko da Eusko Jaurlaritzak datorren urterako egindako aurrekontu proposamena Eusko Legebiltzarrean. Joan den astean Noël D'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak EH Bildurekin zabalik zuen negoziazio prozesua itxitzat eman bazuen ere, Otxandianok berretsi du zenbait gaitan "akordiorako aukerak" oraindik badaudela. "Demostratu izan da akordioak posible direla azken momentuan. Ibarretxek zioen bezala, 'goizaldera arte negoziatzen da'. Teknikoki posible da".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.