ERREAKZIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iritzi ezberdinak eragin ditu euskal alderdien artean Felipe VI.a erregearen Gabonetako mezuak

EAJ, Podemos Euskadi eta Sumar Mugimendua kritiko agertu diren bitartean, PSE-EEk eta PP Euskadik monarka espainiarraren hitzak txalotu dituzte. Aurreko urteotan bezala, EH Bilduk baloraziorik ez egitea erabaki du.
Aitor Esteban, artxiboko irudi batean.
Aitor Esteban, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

Ohi bezala, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabonetako mezuak erreakzio-soka eragin du alderdi politikoen artean, askotariko iritziekin. Euskal alderdiei dagokionez, EAJ izan da bere balorazioa zabaltzen aurrenetakoa.

Hedabideetara igorritako ohar batean, Aitor Esteban EAJren bozeramaileak Kongresuan deitoratu egin du  Konstituzioari buruz monarkak duen "ikuspegi idilikoa" eta nabarmendu du "1978an EAJk eta euskal gizarteak babestu ez zuten Konstituzioa" dela. "Euskal nazioaren existentzia" gogoratu ondoren, buruzagi jeltzaleak esan du erregea "sentimendu nazional ezberdinak egokitzen saiatu" zitekeela, baina ez zuela horretarako "borondaterik izan".

Halaber, "liskar politikoa" dela eta, "lasaitasunerako" egindako deiaren aurrean, EAJ ez dela "interpelatuta sentitzen" esan du Estebanek: "Erantzukizunez lan egiten dugu euskal herritarren bizitza hobetzeko".

Kritiko agertu da, baita ere, Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia. Esan duenez, errealitatetik oso urrun bizi da erregea, herritarren eguneroko arazoei bizkar emanda. Elkarrizketarako deia egin bai, baina gero herriari entzuten ez dion estatuburua izatea egotzi dio.

Bide beretik mintzatu da Sumar Mugimendua ere, eta "Euskadirekin erabat deskonektatuta" egotea leporatu dio, herritarren arazoak zeintzuk diren jakin ere egin gabe.

Oso bestelako balorazioa egin du Esther Martinez PPk EAEn duen idazkari nagusiak. Bilbon egindako agerraldi batean, buruzagi popularrak iritzi dio egungo egoera politikoaren "analisi egokia" egin zuela, herritarren arazoak kontuan hartuta. "Hainbat lezio inportante eman zizkigun, arazoei ezin diegulako aurre egin liskarretik, elkar ulertuz eta elkarrizketaren bidez, baizik", esan du.

Espainiako alderdi nagusiei dagokienez, sare-sozialen bidez heldu dira erreakzioak. Hala, X plataforman argitaratutako mezu batean, PSOEk txalotu egin du erregearen mezua, lasaitasunerako egin duen deiarekin ezin duela adosago egon esanez. "Felipe VI.ak ulertzen du lasaitasuna izan behar duela bizitza politikoaren ardatza. Kontsentsua da bidea, Espainiarren ongizatea bermatzeko", idatzi dute sozialistek. PSE-EEk bat egin du mezuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X