ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frankismoaren eta faxismoaren ondorioei buruzko pedagogia egitea garrantzitsua dela nabarmendu du Asironek

Iruñeko alkateak bigarren agintaldiko lehen urtearen balantze positiboa egin du. Halaber, EH Bilduk Iruñean PSNrekin adostutako formulan sakontzea eta beste toki batzuetara esportatzea defendatu du.
Joseba Asiron Iruñeko alkatea, gaur, Radio Euskadin
Joseba Asiron Iruñeko alkatea, gaur, Radio Euskadin

Espainiako Gobernuak gaur abiatuko ditu Francisco Franco diktadorea hil zela 50 urte igaro direnerako antolatu dituen ekitaldiak, eta, testuinguru horretan, Joseba Asiron Iruñeko alkate eta Historiako irakasle ere badenaren arabera, eskuin muturraren gorakadaren aurrean, "zoritxarrez" ekitaldi horiek beharrezkoak dira frankismoaren eta faxismoaren ondorioak gogora ekartzeko.

Asironek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Franco hil eta bost hamarkada geroago oraindik ere pedagogia garrantzitsua da, zenbaitek Franco "zuritu" nahi dutelako, eskuin muturra Europa osoan indarra hartzen ari den honetan.

Bestalde, urtebete igaro da Asiron bigarrenez Iruñeko alkatetzara iritsi zenetik eta lehen urtearen balantze positiboa egin du, hiria "paralisi" egoeratik atera delako. Azaldu duenez, Iruñeko gobernu aurrerakoiak (EH Bildu, Geroa Bai eta Nafarroa Zurekin) bi aurrekontu onartu ditu bi urtetan, eta hainbat plan aurrera atera ditu, tartean, etxebizitza plana eta auzoetakoa. Horren esanetan, aurreko gobernuarekiko aldea "objektiboa" da, eta nabarmendu du horretarako formula "sektarismoa" alde batera uztea eta ezberdinen arteko akordioak lortzeko lan egitea dela.

PSNrekiko harremanaz galdetuta, Iruñean sozialistekin adostutako formulan sakontzea eta beste toki batzuetara esportatzea defendatu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X