DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igeldo toki-entitate txikia da jada

Donostiako auzo izateari utzi dio, eta urte askotako borroka luze bati amaiera eman dio. Batzorde kudeatzaile batek zuzenduko du hasiera batean prozesua, eta 2027ko udal hauteskundeetatik aterako da ondoren toki-entitatea kudeatzeaz arduratuko den batzarra eta auzo-alkatea.
Igeldo, artxiboko irudi batean.
Igeldo, artxiboko irudi batean.

Gipuzkoako hirugarren toki-entitate txikia da gaurtik Igeldo, Ereñozu eta Itziarrekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onartu egin du erakunde txiki izaera ematea orain arte Donostiako auzoa izan denari. Modu horretan, ez da udalerria izango, baina auzo batek baino eskumen gehiago izango ditu aurrerantzean.

Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Irune Berasaluze Gipuzkoako Aldundiaren bozeramailea eta Eneko Goia Donostiako alkatea pozik agertu dira, urrats garrantzitsua dela iritzita. Berasaluzek "historikotzat" jo du erabakia, herritarren aspaldiko aldarrikapen bati bide eman zaiolako eta Igeldoren garapenarentzat positiboa izango delako. Ildo beretik mintzatu da Goia ere, igeldotarren "nortasunean" azpimarra jarrita. Bere hitzetan, erreminta berri bat izango dute, "gertuko zerbitzuak hobeto kudeatzeko"

Halaber, pozik agertu da Eneko Dorronsoro Igeldoko Herri Kontseiluaren ordezkaria ere. Esan duenez, "gogoz" eta "ilusioz" daude, erakundea martxan jartzeko. "Ziur gaude Igeldorentzat onurak ekarriko dituela".

Prozesu mailakatua

Tokiko entitatea eratuta, batzorde kudeatzaile batek zuzenduko du hasiera batean prozesua, eta 2027ko udal hauteskundeetatik aterako da ondoren tokiko batzarra eta auzo-alkatea.

Igeldok bere gain progresiboki hartuko ditu hainbat eskumen: lehen bi urteetan, bide publikoak, parke eta lorategiak, argiteria, eraikin publikoen mantentze-lana eta kultura, euskara eta kirol jarduerak kudeatuko ditu; aurrerago, berriz, hirigintza, etxebizitza, ingurumena eta errepide nagusiaren zaintza hartuko ditu bere gain.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X