HAUTESKUNDEAK AURRERATZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zein da azaroaren 29ko hauteskundeetako egutegia?

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorrak azaroaren 29rako aurreratu ondoren, Gorteak desegiteko eta hauteskundeak deitzeko errege dekretua urriaren 6an argitaratuko da Espainiako Aldizkari Ofizialean. 

MOJAK BOZKATZEN MONJAS VOTANDO ELECCIONES GENERALES HAUTESKUNDEAK EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorrak azaroaren 29ra aurreratzea erabaki ostean, hauteskundeak egiteko prozesu guztia abian jarri da. Lehen pauso gisa, Ezohiko Ministroen Kontseilua egingo da Gorteak desegiteko. 

Errege dekretua Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratzeak aktibatzen du hauteskunde egutegia. Hortik aurrera, 54 egun igaro behar dira hauteskundeak egin arte, eta, beraz, urriaren 6an argitaratu behar da hauteskundeak azaroaren 29an egin ahal izateko. 

Noiztik eskatu daitekez posta bidezko botoa?

Urriaren 16tik aurrera eskatu daiteke posta bidez botoa.

Noiz aurkeztuko lirateke hautagaitzak?

Hautagaitza zerrendak Hauteskunde Batzordean aurkeztu behar dira, deialdia egin eta 15-20 eguneko epean, hots, urriaren 21etik 26ra. Alderdiak koalizioan aurkeztuz gero, 10 egun izango dituzte horren berri emateko, urriaren 16ra arte. 

Noiz argitaratuko dira behin betiko hautagaitzak?

Hauteskunde deialdia egin eta 28 egunera, BOEk behin betiko hautagaitzak argitaratuko ditu azaroaren 4an, balizko zerrendetako irregulartasun posibleak aztertzeko berrikuspen-aldi labur baten ondoren.

Noiz hasiko da hauteskunde kanpaina?

Behin betiko hautagai zerrendak BOEn argitaratu eta 10 egunera hasiko da hauteskunde kanpaina, eta 15 eguneko iraupena izango du. Horrenbestez, hauteskunde kanpaina azaroaren 13ko gauerdian hasi eta azaroaren 27ko gauerdian amaituko da. Azaroaren 28an, larunbata, hausnarketa eguna izango da. 

Noiz izango dira hauteskundeek?

Errege dekretua BOEn argitaratzean zehaztuko da egutegiaren hasiera eta hitzorduaren data, 54 egun geroago. Urriaren 6an argitaratuko denez, azaroaren 29an egingo dira hauteskundeak. 

Noiz osatuko dira Gorteak?

Espainiako Konstituzioaren 68.6 artikuluaren arabera, Kongresua eta Senatua hauteskundeak egin eta hurrengo 25 egunetan osatu behar dira, hau da, gehienez jota, abenduaren 24an (Gabon gaua). 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X