Racismo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko PPk adingabe migratzaileen inguruan egindako diskurtso "arrazista" kritikatu dute alderdiek

EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek Javier de Andresen hitzak deitoratu dituzte. Horren esanetan "oso arrazista eta supremazista da pentsatzea adingabe atzerritarrak hobeto babestuta egongo direla Europan euren herrialdeetan euren familiekin baino" eta haur horiek aberriratzearen alde egin du.
20250320125814_de-andres-repatriacion_
18:00 - 20:00
Adin txikiko migratzaileak aberriratzea ''lehen aukera'' izatea defendatu du Euskadiko PPk

EAEko alderdi politikoek EAEko PPk etorkin adingabeei buruz egindako diskurtsoa kritikatu dute, "arrazista" dela iritzitza, eta popularrei "mezu xenofoboak ez zabaltzeko" eskatu diete.

EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Sumarrek Javier de Andres EAEko PPko presidentearen hitzei erantzun diete. Horren esanetan "oso arrazista eta supremazista da pentsatzea adingabe atzerritarrak hobeto babestuta egongo direla Europan euren herrialdeetan euren familiekin baino" eta haur horiek aberriratzearen alde egin du.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak "nahiko tamalgarritzat" jo ditu adierazpen horiek, eta PPri "koherentzia" eskatu dio, Batzar Nagusietan popularrek ez dutelako halako jarrerarik babesten, "alderantziz baizik".

"Euskadi beti izan da herri eskuzabala, irekia eta solidarioa, baina horrek ez du esan nahi banaketa justua eta gainerako autonomia-erkidegoen lana eta erantzukizuna eskatuko ez ditugunik", esan du Etxanobek, eta arduraz jokatzeko eta "mezu xenofoboak ez zabaltzeko" eskatu du, "haurrak direlako eta ez direlako estigmatizatu behar".

20250320123047_elixabete-etxanobe-eitb_
18:00 - 20:00

Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkideak "olatu ultra eta xenofoboari modu bateratuan aurre egiteko" deia egin du X sare sozialean, Migraziorako Euskal Itun Sozialean egin zen bezala.

"Eskuin muturrak, Javier de Andresen ahotan, adierazpen nazkagarriak egiten ditu, kalteberatasun- eta babesgabetasun-egoeran dauden adingabeak seinalatzen eta kriminalizatzen dituztenak.", gaineratu du.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren eta Alba Garcia Sumarreko idazkari nagusiaren iritziz, Euskadiko PPk etorkin adingabeei buruz egiten duen diskurtsoa "arrazista eta xenofoboa" da.

Eusko Legebiltzarrean bilera egin dute  biek, eta horren ostean, nork bere aldetik, Javier de Andresen mezua kritikatu dute.

Anduezak azpimarratu duenez, "beren herrialdeetan hain gustura baleude, ez nuke uste, etorkizun hobe bat lortze aldera, Itsasartea zeharkatu eta bizitza jokoan jarriko luketenik".

"Tamalgarriena da Euskadiko PPren diskurtso arrazista eta xenofoboetara ohitzen ari garela, Ayusoren diskurtsoa Euskadira ekartzeko ahaleginaren beste kapitulu bat da hau", azpimarratu du Anduezak.

PSE-EEko buruzagiaren ustez, PPren beraren kalterako da jarrera hori, "euskal politikan bere burua isolatzeko" pauso bat baita bere ustez. "Akatsa da Euskal Herriak beti erakutsi duen elkartasunari eraso egitea", gaineratu du. 

Bestalde, Alba Garciak "arrazistatzat" jo du PPk adingabeen inguruan duen jarrera. Bere hitzetan "lotsagarria" da "agintari politiko batek adierazpen arrazista eta xenofobo horiek egitea, bereziki haurrei buruz ari garenean".

"Euskadi harrera-herrialdea da eta izango da, eta Sumarren uste dugu giza eskubideak, eta zer esanik ez haurrenak, ez direla ukitzen", azpimarratu du Garciak.

Bere aldetik, diskurtso arrazista eta xenofoboen aurrean "irmo" jokatzeko eskatu du Podemosek, "oso arriskutsuak" direlako. "Gorroto-mezuak baliabide gehiagorekin borrokatzen dira, biztanleria migratzailearen bizitokia, gizartea eta integrazioa babesteko", esan du bere X kontuan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X