Babes errekurtsoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak Konstituzionalera eramango du Gorenak tituluen homologazioen inguruan hartutako erabakia

Euskadiren "autogobernua defendatzeko" aurkeztuko du errekurtsoa Jaurlaritzak. Gainera, epaiaren ondorioz ebatzi gabe geratu diren 200 homologazio-eskaerei irteera emateko Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Euskadik kudeaketa-gomendio iragankor bat bere gain hartzea aztertzen ari dira.
Maria Ubarretxena prentsaurrekoan. Argazkia: Irekia
Maria Ubarretxena prentsaurrekoan. Argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzak babes errekurtsoa aurkeztuko dio Gorenak tituluen homologazioen inguruan hartutako erabakiari, eta Auzitegi Konstituzionalera joko du horretarako.

Hala iragarri du Maria Ubarretxenak, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak. Gasteizen emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, Euskadiren "autogobernua defendatzeko" aurkeztuko du errekurtsoa Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, benetako babes judiziala urratu da. "Defentsa-gabezia alegatuko da Auzitegi Gorenaren epaiaren aurrean, honek gainditu egin dituelako bere eginkizunak Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketa mugatu nahian, alor hori Konstituzio Auzitegiaren funtzio espezifiko bat baita duen konstituzio garrantzia dela-eta", adierazi du Ubarretxenak.

"Gernikako Estatutuak, 16. artikuluaren bidez, irakaskuntzaren eskumena aitortzen dio Euskadiri bere osotasunean eskumenaren eskualdaketarekin, helburua ez da titulu akademikoak homologatzeko baldintzak arautzea, ezta horiek garatzeko oinarrizko arauetan eragitea, homologazioak emateko gaitasunaz ari gara soilik", azpimarratu du Jaurlaritzako bozeramaileak.

Ubarretxenaren hitzetan, Konstituzionalean babes errekurtsoa aurkeztu aurretik, jarduketak deuseztatzeko intzidentea jarriko du Auzitegi Gorenean, ezinbesteko urratsa baita Auzitegi Konstituzionalera jo ahal izateko.

Era berean, kaltetuak suertatu diren pertsonek ere jarduketak deuseztatzeko intzidentea aurkeztu ahal izango dute Auzitegi Gorenaren aurrean, prozesuan interesdun gisa lekukotuak izan ez direlako, eta, ondoren, eta hala badagokio, Auzitegi Konstituzionalean babes errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute.

200 homologazio-eskaera

Bestalde, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua aztertzen ari dira Euskadik kudeaketa-gomendio iragankor bat bere gain hartzea, epai honen ondorioz ebatzi gabe geratu diren 200 homologazio-eskaerei irteera emateko. "Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren 10. artikulua aldatzeko aukera aztertzen ari gara, legeak jaso dezan homologazio-prozesuak eta baliokidetasun-adierazpenak autonomia-erkidegoei dagozkiela", gaineratu du sailburuak.

Azkenik, Ubarretxenak azaldu duenez, bide berri bati ekingo dio konstituzio-jurisdikzioaren alorrean, "hau da, Transferentzien Batzorde Mistoan hartutako erabakiak jurisdikzio horri dagozkiola argi eta garbi arautuko duen lege organiko bat izapidetzeari ekingo diogu", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X