Alvise Perezen kontrako bi auzi zabaldu ditu Gorenak, horietako bat finantziazio ilegalagatik
Auzitegi Gorenak bi auzi penal zabaldu ditu Luis Perez Fernandez, Alvise Perez, eurodiputatuaren aurka: horietako bat, enpresari baten 100.000 euro onartzeagatik; eta bestea, Kataluniako presidente Salvador Illaren covid-19 proba faltsu bat zabaltzeagatik.
Zigor Salak ireki ditu dagoeneko Alviseren kontrako aurretiko eginbideak, alderdien finantziazio faltsuarekin lotutako zantzuak atzemateagatik. Gainera, iruzurra egitea, dirua zuritzea eta dokumentuak faltsutzea egotzi dio Auzitegi Nazionalak, ustez Se Acabo la Fiesta alderdiaren kanpainarako 100.000 euro onartzeagatik.
Alvaro Romillo enpresariaren aurkako eginbideak ere abiatu dituzte. Dirudienez, Alviseren ikerketarekin zerikusia duelako, alegia, berak eman omen zizkiolako 100.000 euro 2024ko maiatzean.