POLEMIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Filtratu egin dira Sanchezek eta Abalosek elkarrekin trukatutako mezuak, ministro ohia inputatu aurrekoak

Erreakzio politiko oldea ekarri du informazioak, baina PSOEk, oraingoz, esan du "ezagunak ziren eta inolako ekarpenik egiten ez duten mezu pribatuak" direla. PPk eskatu du hauteskundeak aurreratu ditzatela, Sanchezek Abalosen ustelkeria kasuen berri zuelakoan.
Sanchez eta Abalos, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Sanchez eta Abalos, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Jose Luis Abalos PSOEko Antolakuntza Idazkari ohiak elkarrekin trukatutako mezu pribatuen filtrazioak Espainiako eztabaida politikoaren erdigunean jarri dira.

El Mundo egunkariak zabaldutako informazioan agertzen denez, erkidegoetako agintari sozialistei aurre egiteko eskatzen zion Sanchezek Abalosi, barne kritikengatik, eta "hipokrita" deitzen zien.

Mezu horien arabera, Sanchez harremanetan jarri zen Abalosekin ministro kargutik kendu ostean, eta 2023an elkarrekin lan egitea, haren laguntasuna eta irizpide politikoa falta zituela onartu zion.

Enma Lopez PSOEren Politika Ekonomikoko eta Eraldaketa Digitaleko idazkariak adierazi duenez, "ezagunak ziren eta inolako ekarpenik egiten ez duten mezu pribatuak dira. Inolako esangurarik ez duen zerbaiti garrantzia ematen ari zaio".

Ana Redondo Espainiako Berdintasun ministroak, bestalde, filtrazioa ikertzea eskatu du, Sanchezi "komunikazio sekreturako eta intimitaterako" eskubidea "urratzen" ari zaizkiolako.

Bide beretik jo du Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak: "Oso kezkagarria da Gobernuko presidentearen mezuak argitaratzea. Duela gutxi filtrazioei buruzko ikerketa oso zorrotzak egin izan dira. Espero dut hemen ere hala izatea, nire ustez ez baita kontu hutsala".

Emiliano Garcia-Page Gaztela-Mantxako presidentearen iritziz, berriz, mezuek agerian uzten dute Sanchez eta Abalos "lagun minak" zirela.

Alderdi Popularraren arabera, berriz, mezuetan argi ikusten da Espainiako Gobernuko presidenteak "guztia zekiela eta estali" egin zuela. Horregatik, hauteskunde orokorrak aurreratzea eskatu du berriro.

Horixe adierazi du Cuca Gamarra PPren idazkari nagusiak, "horren gertuko" harremanak "gauza asko" erakusten dituela gehitu aurretik: "Hura kargugabetuta Gobernuko presidenteak oso-osorik ezagutzen zuen eskandalu handi bat estali zen".

Podemosek adierazi du Sanchezek "azalpen asko" eman beharko dituela Jose Luis Abalos kargugabetzeari buruz, izan ere, "sinesgaitza" da alderdi morearentzat presidenteak "ustezko ustelkeria" kasuez ezer ez jakitea.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X