MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ubarretxenak, Anduezari: "Gobernu kontseiluan ez zen desadostasunik egon"

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak berretsi du migrazioari buruzko azalpenak eman egin zirela astearteko gobernu bileran eta inork ez zuela kontrakorik esan. Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak, ordea, gezurretan aritzea leporatu dio.
18:00 - 20:00
Ubarretxenak, Anduezari: ''Gobernu kontseiluan ez zen desadostasunik egon''

Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdien artean migrazioaren kontura sortutako eztabaidak zeresana ematen jarraitzen du. Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ukatu egin du astearteko gobernu kontseiluan gaiari buruzko desadostasunik egon zela, bezperan Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak esandakoari erantzunez —Ubarretxenak esandakoa gezurtatu zuen eta gaiaz hitz egin zela eta bi sailburu sozialistak kontrako iritzia agertu zutela esan zuen—. Are gehiago, berretsi du migrazioari buruzko azalpenak egin eman zirela gobernu bileran eta inork ez zuela kontrakorik esan. 

ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Ubarretxenak ez du polemikan sartu nahi izan, eta nabarmendu du eta herritarrek politikariei "ados jartzea eta ika-mikak albo batera uztea" eskatzen dietela.

Ildo horretan, Ubarretxenak azpimarratu du "zubiak eraikitzearen aldekoa" dela "zubiak eraistearen aldekoa baino", eta Eusko Jaurlaritza "ekintzen gobernua dela, hitzen gobernua baino" eta bide horri jarraituta jardungo duela.

Erronka demografikoa gai "serioa" eta "potoloa" dela eta "geratzeko etorri" dela uste du Ubarretxenak, eta Euskadiri ez ezik, Espainiari eta Europari ere eragiten diola. Horren esanetan, migrazioaren erronkari "erantzukizunez" eta "ondo" erantzuteko tresnak behar ditu Eusko Jaurlaritzak. "Gurean migrazio fenomenoa pixka bat beranduago etorri da, Euskadik badauka integrazio sistema bat eta sistema horri eutsi behar diogu", gaineratu du. Tresnak ez ezik, "erabakitzeko eskubide eta gaitasun handiagoa" ere aldarrikatu ditu pertsona migratzaileei "integraziorako aukerak" eman ahal izateko.

Arana zentroa

Bestalde, Espainiako Gobernuak Gasteizen eraiki nahi duen errefuxiatuentzako zentroaren harira, eredu talka dagoela zehaztu du Ubarretxenak: "Aranako zentroak talka egiten du gure ereduarekin".

Ubarretxenaren arabera, Euskadiko arreta eredua ezberdina da, hau da, "zentroak tamainaz txikiagoak dira eta atentzioa pertsonalizatuagoa da". Aitzitik, Gasteizko Arana klinika zaharrean planteatzen den zentroa "handiagoa" da.

Bestalde, PPk Arana zentroaren aurka sinadura bilketa egin behar zuela iragarri ostean, "erantzukizunez eta arduraz" jokatzeko deia egin du Ubarretxenak. "Momentua da dezibelioak jaisteko, lanean serio jarduteko eta erronka serio honetan denok elkar hartzeko", gehitu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X