Richard Irazusta hil da, Abertzaleen Batasunaren (AB) bozeramaile ohia eta Hendaiako alkateordea
Richard Irazusta Abertzaleen Batasunaren (AB) bozeramaile ohia eta Hendaiako alkateordea atzo (astelehena) hil zen, 66 urte zituela, gaixotasun larri baten ondorioz.
1958. urtean Hendaian sortua, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen ordezkari ezagunetariko bat izan da urte luzez.
1980ko hamarkadan Ezkerreko Mugimendu Abertzalearen (EMA) sorreran parte hartu zuen eta gerora Abertzaleen Batasunaren (AB) bozeramaile izan zen.
Asanblada Nazionalerako hauteskundeetara lautan aurkeztu zen, eta Lizarra-Garaziko Akordioaren sinatzaileetako bat izan zen, ABren ordezkari gisa. Horren ondotik haustura etorri zen, eta abertzaleen artean pluraltasuna aldarrikatu zuen.
2008tik Kotte Ezenarro sozialistaren ondoan aritu da lanean Hendaiako Udalean, eta 2014tik hautetsi ez ezik alkateorde ere izan da.
Kotte Ezenarrok "pena handiz" hartu du "lagunaren heriotza", eta bere "engaiamendua" eta "gizatasuna" goraipatu ditu, ohar batean.