Ekainaren 6an, Bartzelonan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akordiorik ez Presidenteen Biltzarra prestatzeko batzarrean, hiru ordu baino gehiago bilduta eman ondoren

PPk gobernatutako erkidegoak eta Espainiako Gobernuak ez dira gai izan gai-zerrenda eta formatua adosteko. Botoa emateko orduan, Popularrek gobernatutako erkidegoek duten gehiengoa baliatu dute, azkenean bileran zehaztutako gai-zerrenda atzera botatzeko.
Bartzelonako Presidenten Biltzarra prestatzeko bilera, Madrilen. Argazkia: EFE
Bartzelonako Presidenten Biltzarra prestatzeko bilera, Madrilen. Argazkia: EFE

Hiru ordu baino gehiagoko bileraren ondoren, ekainaren 6an Bartzelonan egingo den Presidenteen Biltzarra prestatzeko bilera PPk gobernatzen dituen erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko akordiorik gabe amaitu da gaur arratsaldean, bai eztabaidatu beharreko gaiei dagokienez, bai formatuari dagokionez.

PPren gobernu autonomikoetako zenbait ordezkarik azaldu dutenez, Espainiako Gobernuak proposatutakoez bestelako gaiak eztabaidatzea defendatu dute, bereziki finantziazio autonomikorako sistemari buruz, eta eztabaida negoziatu beharreko dokumentuetan oinarritzea, baina Moncloak atzera bota ditu.

Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak kazetarien aurrean azaldu duenez, ostera, Espainiako Gobernuak onartu egin du PPk planteatutako puntu batzuk gai-zerrendan sartzea; tartean, finantziazio autonomikoa.

Gaztela-Mantxako Presidentziako kontseilari Jose Luis Martinez Guijarro sozialistaren iritziz, Espainiako "Gobernuak ahalegin handia egin du lurraldeen proposamenak sartzeko", baina PPren erkidegoek edozein akordio "zapuzteko" helburua izan dute.

Hala, Espainiako Gobernuak eta popularrek gobernatzen dituzten erkidegoek ez dute lortu Bartzelonako goi-bilerarako gai-zerrenda onartzea, eta etxebizitzaz, lanbide heziketaz eta unibertsitateaz hitz egiteko Moncloako hasierako planari eutsi diote.

Botoa emateko orduan, PPko erkidegoek gehiengoa baliatu dute, azkenean bileran zehaztutako gai-zerrendari atzera botatzeko.

Torresek zehaztu duenez, Espainiako Gobernuak onartu egin du etxebizitzaren gaiari beste azpigai batzuk gehitzea, hala nola Europar Batasunetik kanpoko pertsonek etxeak erostea, Kanaria Uharteek eskatuta, eta okupazioaren gaia, PPko erkidegoek eskatzen zuten bezala.

Torresek esan du, halaber, eredu energetikoaren, migrazio-itunaren eta azpiegituren gaiak ere onartu dituztela.

"Eta, hala ere, kontra bozkatu dute", deitoratu du ministroak, eta gaineratu du Presidenteen Biltzarraren araudiak gai-zerrenda aurrera ateratzeko aldeko hamar boto behar direla zehazten duela.

Torresek PPri leporatu dio mugen kontrolari buruzko eskumenak gai-zerrendan sartzea eskatu izana, eta gogorarazi du horrelako foro batean "hori ezinezkoa" dela dioen txosten juridiko bat dagoela.

PPk Espainiako Gobernuak "Justiziaren esparruan aurkezten ari diren lege proposamenak atzera botatzea" ere eskatu du, eta Torresek erantzun du ez dela Presidenteen Biltzarraren eskumena.

Torresen iritziz, popularrek gobernatutako erkidegoak "premisa eta agindu politikoekin" etorri dira Presidenteen Biltzarra prestatzeko bilerara, "alderdikeriaz jokatuz".

Imanol Pradales lehendakaria prest dago datorren Presidenteen Biltzarrera joateko, agenda "seriotasunez eta erantzukizunez" bideratzen bada, "betorik eta inposaketarik gabe".

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X