Eusko Jaurlaritzak "onartezintzat" jo du Ayusoren euskararekiko errespetu falta Presidenteen Biltzarrean
Eusko Jaurlaritzak "atsekabea" adierazi du Presidenteen Biltzarrean Imanol Pradales lehendakariak egin duen hitzaldian erkidegoetako presidente batzuek, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak besteak beste, izan duten jarrerarengatik.
Lehendakaritzako iturrien arabera, "onartezina" da "euskararekiko, lehendakariarekiko eta Euskal Herriarekiko" erakutsitako errespetu falta, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak Pradales euskaraz hitz egiten hasi orduko aretotik alde egin baitu.
Horrez gain, beste agintari autonomiko batzuek bat-bateko itzulpenak egiteko gailuak ez erabiltzea erabaki izana salatu du Jaurlaritzak, elkar ulertzea saihestu baitute.
Horren iritziz, jarrera horrek talka egiten du Presidenteen Biltzarraren espirituarekin, lehen aldiz hizkuntza koofizialak (katalana, galegoa eta euskara) gaztelaniarekin batera erabiltzeko aukera ematen baitu.
"Hizkuntza ofizialak errespetatzea ez da garrantzirik gabeko keinua; hizkuntza-berdintasuneko eskubideekin eta oinarrizko errespetu instituzional, kultural eta demokratikoarekin dago lotuta. Hizkuntza ofiziala eta Europa osoaren ondarea da euskara", gaineratu du.
Aitor Esteban EAJko presidentearen ustez, Isabel Diaz Ayusok "politika egiteko argudio sakonik ez duela erakutsi du".
"Euskara edo katalana erabiltzeagatik eskandalizatzen denak arazo larria du eta politika egiteko argudio sakonik ez duela erakusten du", idatzi du Estebanek bere sare sozialetan, eta lehendakaria zoriondu du euskaraz hitz egiteagatik.
Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak ohartarazi duenez, "XXI. mendeko faxistek ere ez dute lortuko euskara desagerraraztea". "Ezin izan zuten herri bat, bere hizkuntza, bere kultura eta bere askatasun irrika desagerrarazi. XXI. mendeko faxistek ere ez dute lortuko", adierazi du. "Euskaldunak gara eta harro gaude", azpimarratu du.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, Ayusok "ez du Espainia den bezala ulertzen". "Euskara, galegoa eta katalana Espainiako kultura-ondarea dira. Hori ulertzen ez duenak ez du Espainia bere horretan ulertzen", esan du Anduezak bere sare sozialetan.
Laura Garrido EAEko PPren Legebiltzarreko bozeramailearen iritziz, Presidenteen Biltzarrean sen onak izan beharko luke nagusi, eta bi hizkuntza ofizial dituzten autonomietako presidenteek, lehendakariak bezala, gaztelaniaz hitz egin beharko lukete, gainerakoei "adeitasuna" erakusteko.
"Lehendakariak euskara eta gaztelania erabili ohi ditu, baina jende gehienak euskaraz egiten ez duela dakienean, gehienetan gaztelania erabiltzen du. Ez da afera puztu behar kontuan izanda foro horretan beti erabili izan dela gaztelania, mundu guztiak ulertzen duela", gaineratu du. Garridok ez ditu baloratu nahi izan Ayusok aretoa uzteko dituen "motibazioak", ezta PPko gainerako presidenteenak ere bertan geratzeko dituztenak.
Lander Martinez Bizkaiko Sumarreko diputatuaren aburuz ere, "onartezina" da "Estatuko hizkuntza aniztasunaren aurka eraso egitea". "Hizkuntza ofizialak errespetatzea ez da keinu txikia: eskubide kontua da, hizkuntza berdintasunarena eta errespetu demokratikoarena", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.