Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alzorrizek dimisioa eman du PSNko idazkariorde nagusi gisa, bere bikotekideak Servinabarren lan egin zuela onartu ondoren

Alzorrizek ere dimisioa eman du Nafarroako Parlamentuko PSNren bozeramaile gisa, baina parlamentari bezala jarraituko du. Prentsaurrekoan jakinarazi duenez, bere bikotekideak Belateko tuneletako eraikuntzan parte hartu zuen Servinabar enpresan lan egin du. UCOk adierazi du Cerdan enpresa horren % 45en jabe zela.

Maria Chivite eta Ramon Alzorriz. Artxiboko irudia.

Ramón Alzórriz EFE
18:00 - 20:00

Ramon Alzorrizek dimisioa aurkeztu du gaur Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkariorde nagusi gisa, Guardia Zibilaren UCOk egindako ikerketen ondotik, eta Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari nafarrak dimisioa eman ondoren.

Alzorrizek prentsaurreko batean jakinarazi duenez, bere bikotekideak Belateko tuneletako eraikuntzan parte hartu zuen Servinabar enpresan lan egin du. Gaur jakitera eman dutenez, UCOk adierazi du Cerdan enpresa horren % 45en jabe zela.

Alzorrizek ere dimisioa eman du Nafarroako Parlamentuko PSNren bozeramaile gisa, baina parlamentari bezala jarraituko du. Cerdan enpresa horren zati baten jabea zela jakin ostean, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidente eta PSNko idazkari nagusiari jakinarazi dio bere bikotekidea 2021etik 2024ra egon dela lanean Servinabarren, "presidenteak ez zekien informazio hori, eta jakin beharko lukeela uste izan dut".

Ramon Alzorrizek adierazi du berak ez zekiela Cerdan Servinabarren parte hartzen ari zenik, eta azaldu du bere neska-lagunak "lan prekarioa" zuela eta "baldintza hobeetan" hasi zela lanean bertan.

Azaldu duenez, informazio horren berri izan ostean, Chivitek esan dio konfiantza galdu duela eta horregatik erabaki duela dimisioa ematea.

Chivitek ezagutzen ez zuen informazioa da, eta "zintzotasun ariketa batean" eman du jakitera, Alzorrizen hitzetan, horrek ez baitu deliturik inplikatzen. "Gobernuaren enpresa esleipendun batean norbaitek lan egitea ez da ezeren zantzua", azpimarratu du.

Alzorrizek aitortu du bera jarri zela harremanetan Servinabarreko jabearekin, bere bikotekidea kontrata zezala eskatzeko.

Orain arte PSNko bigarrena izan denak, dimisioa emateko gutuna idatzi eta aurkezteko asmoa du ostegun goizean, eta Chivitek "arrazoi osoz" eskatu dio prentsaurrekoa emateko eta gertatutakoa publikoki azaltzeko.

Chiviterekin izandako bilera "gogorra" izan dela onartu ostean, "presidente izateaz gain, nire laguna delako", esan du Alzorrizek: "Gure erabakian gailendu dena Nafarroako Gobernuaren eta Alderdi Sozialistaren defentsa izan da beti".

Chiviteren dimisioa eskatu du UPNk

Cristina Ibarrola UPNko presidenteak nabarmendu duenez, "gaur goizean Chiviteren dimisioa eskatzeko arrazoirik bazegoen, orain ez dago beste aitzakiarik, dimisioa eman behar du".

"Arratsaldean ezagututakoak nabarmenago egiten du ezin duela minutu bat gehiago ere jarraitu Nafarroako Gobernuaren buruzagitzan", adierazi du ohar batean, eta azpimarratu du ez dutela uste "Maria Chivitek ere ez zekiela ezer honetaz".

"Baldin bazekien eta ezkutatu egin badu, gaizki, baina bere laguntzaile estuenek zer egiten duten ez bazekien, nafar guztien presidente izateko gaitasunik ez duela ere erakusten du", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X