Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
AUZITEGI NAZIONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxea auzipetu du, herriko tabernen auziarekin lotuta

Santiago Pedraz magistratuak 2002a eta 2019a bitartean ETAko “buruzagi nagusietako bat” izatea egotzi dio, eta erakundearen disoluzioa iragarri izana nahikoa froga dela uste du horretarako. 

josu urrutikoetxea

Josu Urrutikoetxea, artxiboko irudi batean. EITB

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Josu Urrutikoetxea auzipetu du, ETAko buruzagietako bat izatea egotzita, herriko tabernen auziari lotuta. 

Pedraz epaileak sumarioa itxi eta Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretora bidali zuen iaz. Bigarren Zigor Aretoak, ordea, atzera bota zuen auzia amaitutzat emateko erabakia, Dignidad y Justicia elkarteak egindako eskaria aintzat hartuta. 

Autoan zehaztu duenez, nahikoa zantzu dago 2002a eta 2019a bitartean Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi nagusietakoa izan zela baieztatzeko. Zehazki, erakunde edo talde terroristako zuzendaritzako kide izatea leporatzen dio epaileak.

2019an atxilotu zutenean atzemandako dokumentazioan oinarrituta erabaki du Auzitegi Nazionalak ETAko buruzagi nagusi gisa auzipetzea. Pedrazen arabera, ETAko kide "mugatu" batzuen eskura zeuden hura atxilotu zutenean konfiskatu zizkioten dokumentuak. Era berean, gaineratu du Urrutikoetxea izan zela ETAren disoluzioa iragarri zuena, eta Espainiako Gobernuko ordezkariekin bildu zela. 

Hori dela eta, Urrutikoetxearen aurkako auzia zabaltzea erabaki du. 

Urrutikoetxearen aurkako auziak

Herriko tabernena ez da Urrutikoetxearen kontra irekita dagoen auzi bakarra. Horien artean daude Guardia Zibilaren Zaragozako kuartelaren kontrakoa eta Barajasko T4 terminalaren aurkako atentatuaren harira zabalik dagoen prozesua eta herriko tabernen auzia.  

Gaur egun, Urrutikoetxea (74 urte) Lapurdin bizi da, baldintzapeko askatsunean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X