TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Torre Pacheco eta zenbat gastatzen dugu oporretan?

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

pradales-sanchez-efe
Pradales eta Sanchez aurreko bilera batean, Moncloan. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pradales-Sanchez bilera: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Imanol Pradales lehendakariarekin bilduko da astearte honetan, Moncloa Jauregian, oraindik eskualdatu gabe dauden transferentzien alorrean aurrera egiteko. Bilera 17:00etan hasiko da. 

- Torre Pacheco: Pasa den astean Torre Pacheco herrian (Murtzia) 68 urteko gizon bati egindako erasoan inplikatutako hirugarren gizona atxilotu du Ertzaintzak Errenterian. Gertakaria aitzakia hartuta, Espainiako ultraeskuinak pertsona migratzaileen ehiza abiatu du Torre Pachecon eta istilu arrazistak izan dira hainbat gauetan. 

- Zenbat gastatzen dugu oporretan?: Udako oporrak % 36 garestitu dira. Pertsonako batez besteko eguneko gastua 59,18 eurokoa da EAEn eta 58,46 eurokoa, berriz, Nafarroan, turismoari buruz egoiliarrei egindako inkestaren arabera (Familitur, Espainiako Estatistika Institutua). 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X