Sanchezek migrazio "seguru, arautu eta ordenatua" aldarrikatu du Mauritanian, Torre Pachecoko olatu arrazistaren aurrean
"Gaur egun, Espainiaren aurrerabideak eta egoera ekonomiko onak asko zor diote bizitza proiektu bat garatzera etorri den migrazioaren ekarpenari", aitortu du Espainiako gobernuburuak.
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua eta Mohamed Ould Ghazouani Mauritaniako presidentea, Nuakxoten. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak migrazio "seguru, arautu eta ordenatua" aldarrikatu du gaur, Torre Pachecon (Murtzia) bizi diren istilu arrazisten aurrean, Espainiako Estatuko garapen ekonomikoaren faktore gisa.
Sanchezek migrazio mota hori defendatu du Mohamed Ould Ghazouani Mauritaniako presidentearekin batera egin duen adierazpen instituzionalean, bi estatuen arteko Goi Mailako Bileraren harira.
Espainiako gobernuburuak ez du esplizituki aipatu Murtzian bizi den egoera; izan ere, joan den astean hasi ziren liskar arrazistak eta xenofoboak, 68 urteko gizon bati eraso egin ostean. Jatorri magrebtarreko hiru gazte atxilotu dituzte, eraso horrekin zerikusia dutelakoan.
Migrazioak Espainiako ekonomiari egindako ekarpena azpimarratu du Sanchezek, eta gogorarazi du bere garaian espainiar askok beste herrialde batzuetara alde egin behar izan zutela, aukera bila.
"Gaur egun, Espainiaren aurrerabideak eta egoera ekonomiko onak asko zor diote bizitza proiektu bat garatzera etorri den migrazioaren ekarpenari", gaineratu du.
Hori dela eta, Mauritania bezalako estatuekin lankidetza defendatu du, migrazio "segurua eta ordenatua" bermatzeko. Migrazio horrek "gizarteei onura ekarriko die", erantsi duenez.
Sanchez Mauritaniara joan da zazpi ministrorekin batera, besteak beste, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroarekin. Marlaskak Gorroto Delituen aurkako Ekintza Planaren jarraipen batzordearen ezohiko bilera zuzenduko du gaur, Torre Pachecon ultraeskuineko taldeek gutxiengo etniko eta kulturalen aurka egindako erasoen ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko.
Lehendakariak esan du Belgika Euskadirentzat hainbat alorretan "aliatu bat" dela
Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Imanol Pradales lehendakaria Bruselan, eta hainbat alorretan bi herrialdeen arteko lankidetza aukerak ikusten ditu. Besteak beste, industria, euskararen ofizialtasuna eta Makroeskualde Atlantikoa aipatu ditu.
Abalosen eta Koldoren aurkako musukoen auziko epaiketa apirilaren 7an hasiko da, Auzitegi Gorenean
Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, baliabideak bidegabe eralgitzea, erakunde kriminala, lehen eskuko informazioaz baliatzea, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte.
Estatuak 1976ko Gasteizko sarraskian izan zuen papera aitortzea baztertu du Senatuak, eztabaida gogor batean
Tentsioa areagotu egin da Josu Estarrona EH Bilduren senatariak, PPren aulkiari begira eta ukabila gora zuela, hau esan duenean: "Hil ezin izan zenituzten langileen bilobak gara!". Javier Arenasek (PP) Estarronaren esaldia kentzeko eskatu dio presidenteari, eta Javier Maroto Senatuaren presidenteordeak onartu egin du eskaera.
AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik" lan egiteko eskatu dio Pradalesek EBri
Imanol Pradales lehendakariak AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik eta ahots bakarrarekin" lan egiteko eskatu dio Europar Batasunari, eta aldez aurretik estatuek bat egin beharko dute, "Europan zatiketa ez delako positiboa".
Feijoo Aitor Estebanekin bildu da: "Niri Gernikako Estatutua bere horretan gustatzen zait"
PPren presidenteak adierazi du kezkaturik dagoela “Bilduk sinatuko” omen duen erreforma dela eta. EAJko iturriek, bestalde, bi buruek bilera izan dutela baieztatu diote EITBri. "Alderdi demokratiko guztiekin" egin ohi dituela bilerak adierazi dute, eta ez dute edukiari buruzko zehaztasunik eman.
Sanchezen agerraldia, bost titularretan
Pedro Sanchezek 2003an Iraken inbasioarekin ezagun egin zen "gerrari ez" leloa berreskuratu du Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, eta ohartarazi du Espainia ez dela izango munduarentzat txarra den zerbaiten konplize, bakarren baten errepresalien beldur, Donald Trumpi erreferentzia eginez.
Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"
AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".
Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".
Pradales lehendakariak hainbat gai ekarri ditu Bruselara
Lehendakaria Bruselara egiten ari den bidaia ofizialaren gakoak eman dizkigu Garazi Ayestak. Arratsaldean, Belgikako lehen ministroarekin bilduko da, eta euskara Europako erakundeetan ofizial izatea mahai gainean jartzea espero da.