EUSKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritza "oso kezkatuta", udaletan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabetu ondoren

Maria Ubarretxena bozeramailearen arabera, Eusko Jaurlaritza gehien kezkatzen duena "erabaki politikoak judizializatzen hastea" da, bereziki, euskararen alorrean. Halaber, iruditzen zaio "apurtu" egin dela euskararekiko alderdi politiko ezberdinen artean zegoen nolabaiteko "itun soziala". 

20180301134250_rvgm-tribunal-supremo_
Auzitegi Gorenaren fatxada, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak "kezka handia" agertu du Auzitegi Gorenak tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi izana. Praktikan, euskara lehenesteko ia gaitasunik gabe utzi ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Udalak. 

Euskararen aurkako epaia ezagutu eta biharamunean Eusko Jaurlaritzaren izenean lehen balorazioa egin du Maria Ubarretxena bozeramaileak. 

Euskadi Irratian ostegun honetan egin dioten elkarrizketan Ubarretxenak azaldu duenez, gobernu bezala "kezka sorrarazten diguna da erabaki politikoak judizializatzen hastea". Ildo horretan, iruditzen zaio "apurtu" egin dela alderdi politiko ezberdinen artean "euskararekiko geneukan itun soziala". 

Are gehiago, Ubarretxenak gogoratu du epaia iritsi dela "indar politiko jakin batzuek" —Voxi erreferentzia eginez— jarritako salaketa baten ondoren. 

18:00 - 20:00

Halaber, Ubarretxenak galdetu du euskara, gaztelania bezala EAEko hizkuntza koofiziala izanik, zergatik jartzen diren zalantzan bakarrik euskararen inguruan hartzen diren erabakiak. 

Azkenik, Ubarretxenaren iritziz, Udalek euskararen arloan lan egiten jarraitzeko eskumenak badituzte. Gaineratu du euskararen biziberritzeak ezin duela lege baten edo biren esku egon, eta herritarren erabileran jarri du azpimarra. 

Erreakzioak

18:00 - 20:00

Auzitegi Gorenaren epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak.

Joseba Diez Antxustegi EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak "tristura" agertu du "euskararen aurkako eraso berriagatik". Radio Euskadiri atzo egindako adierazpenetan, Diez Antxustegik gogorarazi du "eskuin muturretik" sortu dela Justiziaren erabaki hori, "euskal alderdien artean adostasuna sortu duen kontu baten inguruan, hots, EAEko tokiko erakundeen legearen inguruan".

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiaren hitzetan, “erregimen zaharraren nostalgikoek eta haien zerbitzura dauden epaitegiek euskarafobiaz jarduten dihardute”.

Zure interesekoa izan daiteke

maria-ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ubarretxena: "Urte luzetan itxita egon den Gizarte Segurantzaren atean zirrikitu bat zabaldu dugu etorkizunari begira"

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua "lasaiago" agertu da iaz adostutako bost eskumenak transferituta, eta gainerakoak negoziatzen jarraituko dutela azpimarratu du. Ez du uste Sanchezen gobernuarekin itxiko dituzten azken eskumenak izango direnik; nolanahi ere, "kezka" azaldu du balizko gobernu aldaketa batek negoziazioa zailduko lukeelako, batez ere tartean eskuin-muturra egonda.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X