EBko ministroak euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna aztertzen ari dira
Luxenburgok, Poloniak eta Frantziak diote oraindik ez dela "une egokia" hizkuntzen ofizialtasuna onartzeko, eta zehaztasun gehiago eskatzen dituzte arlo politiko, ekonomiko eta juridikoei buruz.
Europar Batasuneko ministroak ostiral honetan aztertzen ari dira katalana, euskara eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzeko proposamena, kideek aho batez babestu behar duten neurri hori onartzeko hainbat saiakera egin ondoren.
Hau izango da EBko herrialdeek hizkuntzen ofizialtasunari helduko dioten zazpigarren aldia, Espainiako Gobernuak proposamena 2023ko abuztuan aurkeztu zuenetik. Azkena, joan den maiatzaren 27an izan zen, Madrilek neurria bozkatzeko eskatu zuen topaketa batean, baina botoa atzeratu egin zen akordiorik ez zegoelako.
Oraingoan, ordea, gaia eztabaidagai gisa aurkeztu da, eta horrek, praktikan, Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariari azken unean bozketa deitzeko aukera ematen dio, hala iritziz gero.
Europako Gaietarako ministroek Bruselan egingo duten bileraren gai-zerrendako "mintzagai nagusia" Europako Batzordeak 2028-2034 aldirako aurkeztu zuen Europar Batasunaren aurrekontuaren zirriborroari buruzko eztabaida izango da, iturri diplomatikoek ziurtatu zutenez.
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak kontaktuan jarraitu du oraindik uzkur diren herrialdeekin, eta joan den astean memorandum berri bat aurkeztu zuen, Espainiako Gobernuak bere proposamena defendatzeko erabili dituen argudio politiko, ekonomiko eta legalak azpimarratuz.
Zehazki, Espainiak adierazi du hiru hizkuntza koofizialek jatorri historikoa dutela; Konstituzioan aitortuta daudela; Parlamentuan erabil daitezkeela; Europako erakundeekin administrazio-akordioak daudela horiek erabili ahal izateko; Erkidegoko legeria –baita Europako itunak ere– kasuan kasuko autonomia-erkidegoetako hizkuntza bakoitzera itzultzen dela, eta Espainiako Gobernua prest dagoela neurriaren kostua bere gain hartzeko.
Ahalegin horiekin bat egin dute Salvador Illa Kataluniako presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak, hizkuntzen ofizialtasunari oniritzia eman diezaioten eskatuz EBko herrialdeei bidalitako gutun bateratu baten bidez. "Europak herritarren konpromisoa eta proiektu komunarekiko identifikazioa estutzeko unea bizi du", adierazi dute.
Bileraren aurreko adierazpenak
Testuinguru horretan, Xavier Bettel Luxenburgoko Kanpo ministroak esan du ez dela "une egokia" hizkuntzen ofizialtasuna onartzeko.
"Egunak behar izan ditugu Errusiari zigorrak ezartzeko, oraindik ez gara gai Israeli buruzko erabakiak adosteko eta Palestinan su-etena bultzatzeko, baina galiziera, euskara eta katalana onartuko ditugu?", galdetu du Bettelek.
Benjamin Haddad Europako Gaietarako ministro frantziarrak ere esan du zehaztasun gehiago behar direla hizkuntzen ofizialtasunaren alderdi politiko, ekonomiko eta juridikoei buruz.
"Uste dut estatu kideek denbora gehiago behar dutela, beraz, ez dut uste gaur erabakirik egongo denik", adierazi du Adam Szlapka Poloniako Europako Gaietarako ministroak bilerara iritsi denean.
Ofizialtasuna ez atzeratzea eskatu du Espainiak
Testuinguru horretan, Fernando Sampedro Europar Batasuneko Estatu idazkari espainiarrak erabakia "ez atzeratzea" eskatu du, prentsari egindako adierazpenetan, bilerara iritsi denean.
Proposamenak "ez du eragin negatiborik ezein estatu kiderentzat. Beraz, lehenbailehen onartzea posible izan behar dela uste dugu ", gaineratu du Sampedrok.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte, Gatazka Ekialde Hurbilean eta Makina-Erramintaren Azoka
Gaur Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Horrela azaldu zuen ‘The New York Times’ egunkariak Martxoaren 3ko sarraskia
Lau hamarkada lehenago Gernikako bonbardaketarekin egin bezala, 'The New York Times' egunkariak mundu zabalean hedatu zuen Gasteizen izandako sarraskia, Henry Ginigerrek idatzitako kronika baten bidez.
Gasteiz hautsi zuten 12 orduak
Erregimenak modu bortitzean zapaldu zituen langile mugimenduaren protestak, eta errepresio latza utzi zuen. Hona Gasteiz aldatu zuten 12 orduen kronologia.
“Apaizen eta militarren" hiriak eztanda egin zuen eguna
Hiri eraberritua zen Gasteiz 1976ko martxoan. Hogei urtean biztanleria hirukoiztu egin zuen, eta langile mugimenduak indarra hartu zuen. Erregimena, ordea, aldaketa politiko eta sozialerako bulkada hura zapaltzen saiatu zen.
Modu berezian gogoratuko dituzte gaur martxoaren 3ko biktimak Gasteizen, sarraskiaren 50. urteurrenean
Ekitaldi nagusia 17:00etan egingo da, Zaramaga auzoan dagoen monolitoan, Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek antolatuta. Ondoren, 18:30ean, martxa bat egingo dute Katedral Berritik Ama Zuriaren plazaraino. Goizean, berriz, Gogora institutuak deituta, ekitaldi instituzionala egingo da.
Ipar Irlandako 'Igande odoltsua' martxoaren 3rako erreferente dela uste du EH Bilduk
Koalizioko kideak Ipar Irlandako ordezkaritza batekin bildu dira, eta bilera horren ostean, Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak esan du Sanchezen Gobernuak David Cameronen bidea jarraitu beharko lukeela.
EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana
Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak".
EHUren Arabako campusa jendez hustu dute, hainbat lagunek ke poteak jaurti baitituzte
11:30 aldera, Arabako campuseko lau fakultatetan ke poteak bota dituzte. Alarmak jo du, protokoloa aktibatu dute eta eraikinak jendez hustu dituzte. Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urtemugarako antolatutako ekitaldi bat iragartzeko egin du omen du ekintza Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak.
Zapaterok ukatu egin du Plus Ultrarekin "inolako harremanik" izatea, eta gezurtatu egin du Abalosekin zein beste agintari batzuekin bilerak egin izana
Espainiako Gobernuko presidente ohiak agerraldia egin du, astelehen honetan, Senatuan Koldo auziari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean, eta UPNk Plus Ultrarekin duen loturari buruz egindako galderak erantzun ditu, besteak beste.
Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”
Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.