Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cristobal Montoro inputatuta dagoen ustelkeria sarearen gakoak: komisioak gas-enpresei laguntzeko legeen truke

Orduko Ogasun ministroak sortutako abokatu bulegoak "influentzia sare" bat sortu zuen, ustez, dirua biltzeko, gutxienez bost konpainiaren interesen aldeko legeak egitearen truke.

MADRID, 17/07/2025.- Fotografía de archivo del 29/6/2017 del exministro de Hacienda Cristóbal Montoro que ha comunicado este jueves al PP su decisión de abandonar la militancia del partido, que anoche le abrió un "procedimiento de información" tras conocerse que está siendo investigado por un juzgado de Tarragona por favorecer presuntamente a empresas fabricantes de gases industriales. EFE/ ARCHIVO/Fernando Alvarado
Cristobal Montoro, Ogasun ministro ohia. Argazkia: EFE

Ruben Rus Vela epailea Cristobal Montoro Ogasun ministro ohia ikertzen ari da, ustez gas-enpresei legez kanpo mesede egiteagatik, eta ordainketen truke PPk onartutako hainbat lege-proiekturen "idazketan modu aktiboan laguntzea" ahalbidetzeagatik. Montoro ministro izan zen Mariano Rajoy eta Jose Maria Aznar buru izan zituzten gobernuetan.

Zehazki, berak sortutako Equipo Economico (EE, gaztelaniazko sigletan) abokatu-bulegoak "eragin-sare" bat sortu zuen, ustez, dirua biltzeko, gutxienez bost konpainiaren interesen aldeko legeak egitearen truke: Air Liquide, Abello, Messer, Praxair eta Carburos Metalicos.

Antza denez, Gas Industrialen eta Sendagarrien Fabrikatzaileen Elkartearen (AFGIM) baitan lan egiten zuten enpresa horiek Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia murriztu nahi izan zuten.

Epaileak adierazi duenez, "parte-hartzaile askok Espainiako Gobernuan eta Administrazio Zentralean goi-karguak zituzten, eta eragin-sare bat sortu zuten, horien helburua etekin ekonomikoa lortzea zen eta". Era berean, EE abokatu-bulegoak "denbora gutxian, eta itxuraz, lege-erreformak AFGIMren eskaerei erantzunez egitea lortu zuen".

Tarragonako 2 zenbakiko instrukzio epaitegiko titularrak Montorori eta 30 ikertu ingururi egozten dizkie delitu hauek: funtzionario-eroskeria, administrazio publikoaren aurkako iruzurra, prebarikazioa, influentzia-trafikoa, debekatutako negoziazioak, negozioetako ustelkeria eta dokumentuak faltsutzea.

Kasua sekretupean egon da zazpi urtez, eta, publiko egin den unean, Montorok baja eman du alderdian, eta haren aurkako frogarik ez dagoela adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X