Epaileak Estatutik ateratzea debekatu die Adifeko presidente ohiari eta Errepideetako zuzendari ohiari
Auzitegi Nazionaleko "Koldo auziko" epaileak inputatu gisa deklarazioa hartu die Isabel Pardo de Verari eta Javier Herrerori, eta erakunde kriminaleko kide izatea, eroskeria eta influentzia-trafikoa delituak egin izana egozten die.
Javier Herrero Errepideetako zuzendari nagusi ohia eta Isabel Pardo de Vera Adifeko presidente ohia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Isabel Pardo de Vera Adifeko presidentea ohiari eta Javier Herrero Errepideetako zuzendari izandakoari Estatutik irteteko debekua ezartzea eta pasaportea kentzea erabaki du 'Koldo auzia' ikertzen ari den Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok.
Ismael Moreno epaileak lan publikoen esleipenetan iruzur egitea leporatzen die, eskupekoak jasotzearen truke. Zehazki, bost deliturengatik ikertzen ari da biak: talde kriminaleko kidea izatea, eroskeria, influentzia trafikoa, prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea.
Epailearen aurrean egindkao agerraldietan, Guardia Zibilak haien haurka jasotako zantzuetatik aldendu dira bi inputatuak eta obren esleipen irregularretan parte hartzea edota ordainetan dirua jaso izana ukatu dute.
Hala ere, epaileak aintzat hartu du Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eta PPk zuzentzen dituen herri-akusazioek egindako eskaerak eta kautelazko neurriak hartu ditu bi auzipetuentzat.
Hasiera batean, Moreno epaileak Pardo de Veraren aurkako ikerketa abiatu zuen, ustez, Jose Luis Abalosen bikotekide izandakoari (Jessica Rodriguez) bi enpresa publikotan (Ineco eta Tragsatec) lana emateagatik. Ildo horretan, influentzia trafikoa eta dirua bidegabe erabiltzea leporatu zion, eta uztailaren 1ean deklaratzera deitu zuen.
Aitzitik, Santos Cerdanen espetxeratzea eragin zuen Guardia Zibilaren UCO unitateak argitaratutako azken txostenaren ondotik, Pardo de Veraren deklarazioa atzeratu zuen.
Halaber, Pardo de Veraren aurkako karguak gehitu eta Herrero ere inputatu egin zuen. Gainera, bien etxebizitzak miatzea agindu zuen pasa den ekainaren 26an.
Auzitegi Nazionaleko bigarren instrukzio epaitegia ikertzen ari da Pardo de Verak eta Herrerok Jose Luis Abalos Garraio ministro izandakoari lagundu ote zioten, Koldo Garcia aholkulariaren bitartez, esleipenak egiterakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko.
Lehendakariak esan du Belgika Euskadirentzat hainbat alorretan "aliatu bat" dela
Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Imanol Pradales lehendakaria Bruselan, eta hainbat alorretan bi herrialdeen arteko lankidetza aukerak ikusten ditu. Besteak beste, industria, euskararen ofizialtasuna eta Makroeskualde Atlantikoa aipatu ditu.
Abalosen eta Koldoren aurkako musukoen auziko epaiketa apirilaren 7an hasiko da, Auzitegi Gorenean
Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, baliabideak bidegabe eralgitzea, erakunde kriminala, lehen eskuko informazioaz baliatzea, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte.
Estatuak 1976ko Gasteizko sarraskian izan zuen papera aitortzea baztertu du Senatuak, eztabaida gogor batean
Tentsioa areagotu egin da Josu Estarrona EH Bilduren senatariak, PPren aulkiari begira eta ukabila gora zuela, hau esan duenean: "Hil ezin izan zenituzten langileen bilobak gara!". Javier Arenasek (PP) Estarronaren esaldia kentzeko eskatu dio presidenteari, eta Javier Maroto Senatuaren presidenteordeak onartu egin du eskaera.
AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik" lan egiteko eskatu dio Pradalesek EBri
Imanol Pradales lehendakariak AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik eta ahots bakarrarekin" lan egiteko eskatu dio Europar Batasunari, eta aldez aurretik estatuek bat egin beharko dute, "Europan zatiketa ez delako positiboa".
Feijoo Aitor Estebanekin bildu da: "Niri Gernikako Estatutua bere horretan gustatzen zait"
PPren presidenteak adierazi du kezkaturik dagoela “Bilduk sinatuko” omen duen erreforma dela eta. EAJko iturriek, bestalde, bi buruek bilera izan dutela baieztatu diote EITBri. "Alderdi demokratiko guztiekin" egin ohi dituela bilerak adierazi dute, eta ez dute edukiari buruzko zehaztasunik eman.
Sanchezen agerraldia, bost titularretan
Pedro Sanchezek 2003an Iraken inbasioarekin ezagun egin zen "gerrari ez" leloa berreskuratu du Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, eta ohartarazi du Espainia ez dela izango munduarentzat txarra den zerbaiten konplize, bakarren baten errepresalien beldur, Donald Trumpi erreferentzia eginez.
Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"
AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".
Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".
Pradales lehendakariak hainbat gai ekarri ditu Bruselara
Lehendakaria Bruselara egiten ari den bidaia ofizialaren gakoak eman dizkigu Garazi Ayestak. Arratsaldean, Belgikako lehen ministroarekin bilduko da, eta euskara Europako erakundeetan ofizial izatea mahai gainean jartzea espero da.