Giza Eskubideen Behatokiak eta Josu Mujikaren familiak lau kazetari deklaratzera deitzeko eskatu dute
Era berean, Mujikaren heriotzaren 50. urteurrena betetzean, 2019an Bilbon eta Madrilen, 'Yo confieso. 45 años de espía' liburuaren aurkezpenak antolatu zituzten bi pertsonen testigantza jasotzea eskatu du GEBehatokiak.
Mikel Lejarza, ETAn infiltratutako polizia. Irudia: EITB
Giza Eskubideen Behatokiak eta 1975ean Madrilen hil zen Josu Mujikaren senideek lau kazetariri deklarazioa hartzeko eskatu dute, ETAn infiltratu zen Mikel Lejarza El Lobo-ren eta beste polizia baten aurka aurkeztu zuten kereilaren baitan. Biei " gizateriaren aurkako" delituak leporatzen dizkiete bi Behatokiak eta Mujikaren familiak.
Josu Mujika 1975eko uztailaren 30ean hil zen Madrilgo erdiguneko kale batean, inteligentzia-zerbitzuek agente infiltratu bat zuten komando bateko kideak atxilotzeko operazio batean. Eusko Jaurlaritzak giza eskubideen urraketaren biktima gisa aitortu zuen Mujika, polizia gehiegikerien legetik sortutako txostenetako batean.
Eusko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak adierazi zuenez, bertsio ofizial kontrajarriak (hasieratik hasi suizidioarena, bihotzekoak jo, eta tiroketa) ezin izan ziren argitu, independentea izan ez zen ikerketa batean.
GEBehatokiak kereila aurkeztu zuenean, orain urtebete, gogora ekarri zuen aipatutako Balorazio Batzordeak Mujikaren auziari buruzko ebazpenean "gutxienez bi egileren parte-hartzea" aipatu zuela: "Mikel Lejarza, infiltratutako agentea" eta beste polizia bat.
Salaketak "gizateriaren aurkako delitua" leporatzen die, Memoria Demokratikoaren Legeak "preskribaezin eta amnistiaezina" gisa ezartzen duena.
Orain, Mujikaren heriotzaren 50. urteurrena betetzean, GEBehatokiak ohar bat zabaldu du, eta, bertan azaldu duenez, aipatutako lau kazetarien deklarazioekin batera, 2019an Bilbon eta Madrilen 'Yo confieso. 45 años de espía' liburuaren aurkezpenak antolatu zituzten bi pertsonei testigantza hartzea ere eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.