Sanchezek 2026rako aurrekontuak aurkeztuko ditu, eta, Kongresuak onartu zein ez, legegintzaldia agortu egingo du
Espainiako Gobernuko presidenteak 2026rako aurrekontuak aurkezteko asmoa du, eta talde guztiekin hitz egiteko prest agertu da.
Pedro Sanchezek Moncloa Jauregian egin du lan-urte politikoaren amaierako balantzea. Argazkia: EFE.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak astelehen honetan aurreratu duenez, 2026rako aurrekontuen lege-proiektua aurkeztuko du, eta onartu daitezen negoziatzeko prest agertu da. Hala ere, aurreratu du legegintzaldia 2027an amaitzea aurreikusten duela, aurrekontuak onartzeko beharrezko botoak lortu zein ez.
Sanchezek Moncloa Jauregian iragarri du haren asmoa, lan-urte politikoaren amaierako balantzea egiteko deitu duen ekitaldian. Agerraldian zehar, hainbat datu ekonomiko eta sozial eman ditu, eta esan du datuok agerian uzten dutela haren gobernuaren lana funtsezkoa dela.
Legegintzaldi honetan ez da aurrekontu-proiekturik aurkeztu; indarrean daudenak 2023tik luzatutakoak dira. Hala ere, presidenteak "gobernuak 2026rako Estatuko aurrekontu orokorrak aurkeztuko" dituela ziurtatu du, are, azpimarratu du ikuspuntu sozialetik egungoak baino hobeak izango direla.
Halaber, talde parlamentario guztiekin negoziatzeko asmoa duela gaineratu du. Argi adierazi du, halaber, beharrezko babesa jasotzeko “borrokatu egingo” duela.
Testuinguru horretan, Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohi eta Juntsen buruarekin biltzeko prest agertu da, eta Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestu egin duela gogorarazteko aprobetxatu du. Alabaina, bilera horrek ez du datarik oraingoz.
Aurrekontu berririk gabeko agintaldia bukatzea posible ikusten ote duen galdetuta, azpimarratu du legegintzaldiek lau urte irauten dutela, ez "lau minutu". Hala, iradoki du ez dituela hauteskunde orokorrak aurreratuko eta legegintzaldia agortu egingo duela, aurrekontu berriak onartzea lortzen ez badu ere.
Balantzea egitean, datu ekonomikoak azpimarratu ditu Sanchezek, eta adierazi du Europako gainerako herrialdeek ez dutela horrelakorik lortu. Hala, Gizarte Segurantza 22 milioi afiliatu izatera iritsi dela eta langabezia-tasa % 10,3ko langan dagoela nabarmendu nahi izan du, 2008tik izan den baxuena.
Zure interesekoa izan daiteke
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.