TITULAZIO FALTSUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk onartu du Madrilgo Biltzarraren presidenteorde Ana Millan ez dela Politika Zientzietan lizentziaduna

Noelia Nuñez popularrak, Jose Maria Angel Valentziako sozialistak eta Ignacio Higuero Extremadurako kontseilariak dimisioa eman dute azken asteetan, euren ikasketei buruzko informazio ofiziala faltsua omen da eta.

El viceconsejero de Presidencia y Administración Local de la Comunidad de Madrid, José Antonio Sánchez, el secretario general del PP de Madrid, Alfonso Serrano, la presidenta de la Comunidad de Madrid y presidenta del PP de Madrid, Isabel Díaz Ayuso, y la responsable de Organización regional, Ana Millán, durante el Comité Ejecutivo Autonómico y la Junta Directiva del PP de Madrid, en la sede de Génova, a 27 de noviembre de 2023, en Madrid (España).



Alejandro Martínez Vélez / Europa Press

27 NOVIEMBRE 2023;PP;PARTIDO POPULAR;COMITÉ

27/11/2023

Ana Millan, Madrilgo Biltzarraren presidenteordea eta PPko Eskualde Antolaketako idazkariordea. Artxiboko argazkia: Europa Press

Madrilgo PPk astelehen honetan onartu duenez, Ana Millan, Madrilgo Biltzarraren presidenteordea eta alderdiko Eskualde Antolaketako idazkariordea, ez da Politika Zientzietan lizentziaduna; eta, hortaz, 2003an eta 2007an Arroyomolinosko hauteskundeetara aurkezteko erabili zuen propagandak zioena gezurra da.

"Hauteskunde kanpainan erabilitako publizitate-liburuxka batean egia ez esatea ez da zure curriculumean gezurra esatea, are gutxiago, berak egin ez zuenean", argudiatu du PPk.

Millanek auzi judizial bat du ebazpenaren zain ustezko ustelkeria delituengatik. Arroyomolinosko Gazteria zinegotzia zen garaikoa da ikerketa, eta, antza, kontratu publikoak esleitzearen truke enpresari batek ordaindu omen zion.

Noelia Nuñez popularrak, Jose Maria Angel Valentziako sozialistak eta Ignacio Higuero Extremadurako kontseilariak dimisioa eman dute berriki, euren ikasketei buruzko informazio ofiziala faltsutzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X