Espainiako Gobernuak hondamendi eremu izendatu ditu 16 erkidego, ekainaz geroztik izandako sute eta uholdeengatik
Neurri hori ekainaren 23tik abuztuaren 25era bitartean aldaketa klimatikoarekin lotutako hondamendiren bat izan duten autonomia-erkidego guztietan aplikatuko da; alegia, denetan Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik.
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak, astearte honetan, onartu egin du larrialdi klimatikoek eragindako lurraldeak hondamendi eremu izendatzea. Hain zuzen ere, ekainaren 23tik aurrera larrialdi klimatikoren bat —hala nola baso-suteak, eurite handiak eta GOIDIaren ondoriozko uholdeak— jasandako lurralde guztietan aplikatuko da.
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak adierazi duenez, erabakiak kalte-ordainak eta dirulaguntzak eskatzen hastea ahalbidetuko du, nahiz eta azken emergentzia-aldia amaitu gabe dagoen eta suteek utzitako kalteak oraindik neurtu gabe egon. "Helburua da kaltetuen bizimodua normalizatzeko prozesua lehenbailehen hastea. Kaltetuek Gobernua izango dute ondoan, eta behar beste laguntza emango diegu", azpimarratu du ministroak.
Horrekin batera, Grande-Marlaskak adierazi du larrialdi horiek (113 sute eta 5 uholde) "azken urteetako hondamendirik handiena" direla. Kalte ordainak jasotzeko legezko bidea zabaldu duela Gobernuak zehaztu du; hau da, deklarazioak ez du laguntza zehatzik jasotzen, baina bai "eskumena duten sail guztiak dagozkien aginduak eta ebazpenak ematen hasteko aukera".
Neurriak 17 autonomia-erkidegoetatik 16 hartzen ditu, ekainaren 23tik abuztuaren 25era muturreko fenomeno klimatikoek kolpatutako eremu guztiak. Euskal Autonomia Erkidegoa soilik gelditu da kanpoan, denbora tarte horretan suterik eta uholderik izan ez duelako.
Zer ondorio ditu adierazpen honek?
Babes Zibileko larrialdi batek larriki erasandako eremuaren izendapena, herritarrek hondamendi-eremu izendapenez ezagutzen dutena, Babes Zibileko Legearen 23. artikuluan jasota dago. Administrazio publiko interesdunek eskatu dezakete, Estatuko Gobernuak txosten bat eskatu ahal izango die kaltetutako autonomia-erkidegoei, eta Ministroen Kontseiluak du adierazpena egiteko eskumena.
Laguntzak hainbat motakoak izan daitezke, eta partikularrei edo erakundeei zuzenduak:
- Partikularrentzako laguntza ekonomikoak, ohiko etxebizitzan eta premiazko ondasunetan izandako kalteengatik.
- Tokiko erakundeentzako dirulaguntzak, beren jardunak eragindako gastuengatik.
- Prestazio pertsonala edo ondasunak eman dituzten pertsona fisiko edo juridikoentzako laguntzak, edo industria-, merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduetarako laguntzak.
- Udal-azpiegituretan izandako kalteengatiko dirulaguntzak.
- Nekazaritza-, abeltzaintza-, baso- edo akuikultura-ekoizpenetan kalteak izateagatiko laguntzak.
- Kreditu Ofizialeko Institutuak (KOI) emandako mailegu-lerroak.
Agintariek neurri fiskalak, lan-arlokoak edota Gizarte Seguratzarekin lotutakoak ere har ditzakete.
Zure interesekoa izan daiteke
Omenaldia egin diete Gerra Zibilean hildako Iruñeko zinegotzi eta udal langileei
Gerra Zibilean fusilatu zituzten Iruñeko udal beharginei omenaldia egin diete gaur haien senitartekoek Nafarroako hiriburuan, eta gertatu zenari buruz kontatutakoa "gezurra" dela esan dute ekitaldian. "Ez da egia gerran denok galdu genuela, irabazleak egon baitziren. Horregatik, egia, justizia eta ordaina aldarrikatzen jarraituko dugu", azpimarratu dute.
Alain Iriart hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari
Hiriburuko (Lapurdi) ezker abertzaleko auzapeza bederatzi urtez lehendakari izan den Jean-Rene Etchegarayri gailendu zaio. Bigarren bozketan lortu du Iriartek Lehendakaritza, aurrenekoan ezein hautagaik ez baitu gehiengo osorik lortu. Iriartek alkate izateari utziko diola iragarri du, Elkargoan buru-belarri aritzeko.
Jean-Rene Etchegaray eta Alain Iriart, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari izateko borrokan
Bi hautagaiek bildu dituzte boto gehien lehen bozketan: Etchegarayk 99 eta Iriartek 80. Etxeleku jeltzalea eta Lesellier eskuin muturreko hautagaia ez dira bigarren bozketara aurkeztu, eta lehenengoak iragarri du Iriarten alde egingo duela.
Frantziako Fiskaltzak bete beharrekoa ez den bost urteko zigorra eskatu du Josu Urrutikoetxearentzat
Frantziako estatutik behin betiko kanporatzeko ere eskatu du fiskalak; defentsak, berriz, ez kanporatzeko deia egin du. Auzia epaiaren zain geratu da. Uztailaren 2an emango dute jakitera.
Sanchezek eskatu du EB-Israel akordioa bertan behera uzteko, eta Netanyahuk Espainia kanporatu du Gazarako koordinazio zentrotik
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Israel nazioarteko zuzenbidea "nabarmen" urratzen ari dela Palestinan eta Libanon. Israelgo lehen ministroak, bestalde, Israelgo Armadako soldaduak difamatzea leporatu dio Espainiari.
Fiskaltzak ETAko buruzagi ohi Marisol Iparragirreri emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka egin du
Fiskaltzak Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluaren aplikazioa berrikusteko eskatu du; txostenak, baina, ez du Eusko Jaurlaritzaren erabakia eten.
Chivitek asteazkenean sinatuko du Hithiumen inbertsioa Nafarroan gauzatzeko akordioa, Pekinen
Horren helburua 400 milioi euroko inbertsioa eta 1.000 lanposturaino beharko dituen bateria enpresa ezartzeko urratsak aurreratzea da.
Fiskaltzak helegitea jarri du Konstituzionalean, Garcia Ortiz fiskal nagusi ohiaren aurkako epaiaren kontra
Ministerio Publikoaren arabera, Garcia Ortizen errugabetasun printzipioa urratu da prozesuan zehar eta ez dago froga nahikorik Alberto Gonzalez Amadorren abokatuak bidalitako mezu elektronikoa Fiskaltzak bidali zuela esateko.
Aitor Estebanek euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du, “nazioarte mailan ikusgarritasuna izateko”
EAJren EBBko presidentea Mendozan izan da, Munduko Pilota Txapelketa antolatu duen hirian. Pilotako euskal selekzioaren ofizialtasuna lortu izanak duen “garrantzia” nabarmendu du bertan.
Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.