ASANBLEA NAZIONALA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bayrouren astelehen honetako konfiantza-galdeak Frantziako krisi politikoa areagotuko du

Oposizioak hauteskundeak deitzeko eskatu du, Bayrouk galdu egingo duelakoan, eta ezkerrak iragarri du Macron kargugabetzeko mozioa sustatuko duela.

CHALONS-EN-CHAMPAGNE (France), 29/08/2025.- French Prime Minister Francois Bayrou speaks to the media at the Agriculture Fair in Chalons-en-Champagne, France, 29 August 2025. The fair runs from 29 August to 08 September 2025. (Francia) EFE/EPA/CHRISTOPHE PETIT TESSON
Bayrou, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Frantziako Gobernua kolokan dago, eta astelehen honetan erortzeko arriskua du, François Bayrou lehen ministroak bultzatutako konfiantza-galde baten ondorioz. Izan ere, Bayrouk konfiantza-galdea egitea erabaki zuen aurrekontuak murrizteko plana epaitzeko, gainditzeko inolako bermerik ez duela jakinda.

44.000 milioi euro inguruko murrizketa proposatu du lehen ministroak, eta abuztuaren 25ean jakinarazi zuen bere etorkizuna jokoan jarriko zuela. Lehen ministroaren arabera, oposizioaren eta gizarte-eragileen gaitzespen orokorrak ez zion beste aukerarik utzi.

Hala, bai bera eta bai Emmanuel Macron Frantziako presidentea ere, alderdi guztiei erantzukizuna eskatzen saiatu dira azken bi asteotan, Estatuaren egonkortasuna kolokan jartzeko "arriskua" dagoela ohartaraziz. Lehen ministroaren esanetan, zorraren pisua jasanezina da; 2024an, esaterako, BPGaren % 113 ingurukoa zen.

Bayrouk berak onartu duenez, kontuak ez zaizkio ateratzen konfiantza-galdea gainditzeko, Asanblea Nazionalean ez baitu gehiengorik, eta alderdi guztiekin bilera-erronda egin badu ere, ez du aurrerapausorik lortu. Ultraeskuinak baztertu egin du babesa ematea, eta beste bloke parlamentario handiak, ezkerrak, kritika gogorrak egin dizkio.

Bayrouk Frantziaren egoera ekonomiko delikatuari buruzko diagnostikoa partekatu du oposizioarekin, baina badirudi bere bloke politikoa dela bere proposamenarekin bat egiten duen bakarra.

V. Errepublikan 41 konfiantza-galde egin dira Frantzian, azkena 2020an, eta batek ere ez du eragin gobernua eraistea. Nahikoa da gehiengo sinple bat, ezezkoak baino baiezko boto gehiago, bozketa gainditzeko, baina ezustekorik ezean, ezezkoa gailenduko da astelehen honetan.

Hauteskundeak aurreratzea

Ezegonkortasun politikoa kalte egiten ari zaio Macroni, eta Frantziako Estatuko herritarren bi herenek presidenteak dimisioa aurkeztea eta presidentetzarako hauteskundeak aurreratzea nahi dute, Odoxa-Backbone enpresak Le Figaro egunkarirako egindako inkesta baten arabera.

Fokua Macronen gainean jartzen saiatu da oposizioa, Bayrouk planteatutako murrizketen erantzuletzat jota. Gainera, Asanblea Nazionalean presidentea kargugabetzeko mozioa bultzatuko duela iragarri du ezkerrak.

Bien bitartean, Macronek ez du Eliseotik behar baino lehenago irteteko asmorik erakusten. "Demokrazian sinesten dut, herritarrek agintaldi oso baterako bozkatzen dute", adierazi du hedabideen aurrean egin duen azken agerraldian. Horren agintaldia, berez, 2027an amaituko da.

Balizko hauteskunde aurreratu horien inguruko inkestek ez dizkiote emaitza onak ematen Makronen aldeko mugimenduari; izan ere, Batasun Nazionala eskuin-muturreko alderdia da faborito, nahiz eta Marine Le Pen hautagaiak gaitasungabetuta jarraitzen duen.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X