Bayrouren astelehen honetako konfiantza-galdeak Frantziako krisi politikoa areagotuko du
Oposizioak hauteskundeak deitzeko eskatu du, Bayrouk galdu egingo duelakoan, eta ezkerrak iragarri du Macron kargugabetzeko mozioa sustatuko duela.
Frantziako Gobernua kolokan dago, eta astelehen honetan erortzeko arriskua du, François Bayrou lehen ministroak bultzatutako konfiantza-galde baten ondorioz. Izan ere, Bayrouk konfiantza-galdea egitea erabaki zuen aurrekontuak murrizteko plana epaitzeko, gainditzeko inolako bermerik ez duela jakinda.
44.000 milioi euro inguruko murrizketa proposatu du lehen ministroak, eta abuztuaren 25ean jakinarazi zuen bere etorkizuna jokoan jarriko zuela. Lehen ministroaren arabera, oposizioaren eta gizarte-eragileen gaitzespen orokorrak ez zion beste aukerarik utzi.
Hala, bai bera eta bai Emmanuel Macron Frantziako presidentea ere, alderdi guztiei erantzukizuna eskatzen saiatu dira azken bi asteotan, Estatuaren egonkortasuna kolokan jartzeko "arriskua" dagoela ohartaraziz. Lehen ministroaren esanetan, zorraren pisua jasanezina da; 2024an, esaterako, BPGaren % 113 ingurukoa zen.
Bayrouk berak onartu duenez, kontuak ez zaizkio ateratzen konfiantza-galdea gainditzeko, Asanblea Nazionalean ez baitu gehiengorik, eta alderdi guztiekin bilera-erronda egin badu ere, ez du aurrerapausorik lortu. Ultraeskuinak baztertu egin du babesa ematea, eta beste bloke parlamentario handiak, ezkerrak, kritika gogorrak egin dizkio.
Bayrouk Frantziaren egoera ekonomiko delikatuari buruzko diagnostikoa partekatu du oposizioarekin, baina badirudi bere bloke politikoa dela bere proposamenarekin bat egiten duen bakarra.
V. Errepublikan 41 konfiantza-galde egin dira Frantzian, azkena 2020an, eta batek ere ez du eragin gobernua eraistea. Nahikoa da gehiengo sinple bat, ezezkoak baino baiezko boto gehiago, bozketa gainditzeko, baina ezustekorik ezean, ezezkoa gailenduko da astelehen honetan.
Hauteskundeak aurreratzea
Ezegonkortasun politikoa kalte egiten ari zaio Macroni, eta Frantziako Estatuko herritarren bi herenek presidenteak dimisioa aurkeztea eta presidentetzarako hauteskundeak aurreratzea nahi dute, Odoxa-Backbone enpresak Le Figaro egunkarirako egindako inkesta baten arabera.
Fokua Macronen gainean jartzen saiatu da oposizioa, Bayrouk planteatutako murrizketen erantzuletzat jota. Gainera, Asanblea Nazionalean presidentea kargugabetzeko mozioa bultzatuko duela iragarri du ezkerrak.
Bien bitartean, Macronek ez du Eliseotik behar baino lehenago irteteko asmorik erakusten. "Demokrazian sinesten dut, herritarrek agintaldi oso baterako bozkatzen dute", adierazi du hedabideen aurrean egin duen azken agerraldian. Horren agintaldia, berez, 2027an amaituko da.
Balizko hauteskunde aurreratu horien inguruko inkestek ez dizkiote emaitza onak ematen Makronen aldeko mugimenduari; izan ere, Batasun Nazionala eskuin-muturreko alderdia da faborito, nahiz eta Marine Le Pen hautagaiak gaitasungabetuta jarraitzen duen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.