Blokeo eguna Iparraldean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez sei atxilotu Baionan, herrialdea blokeatzeko protesten karietara

Ipar Euskal Herrian ere eragina izaten ari da Frantziako Gobernuaren murrizketa politiken aurkako blokeo eguna, alderdi eta sindikatuetatik at antolatua eta herria geldiaraztea helburu duena. 14:00etan manifestazioa egingo da Baionan, udaletxetik abiatuta.   

18:00 - 20:00

Ipar Euskal Herrian ere eragina izaten ari da Frantziako Gobernuaren murrizketa politiken aurkako blokeo eguna, alderdi eta sindikatuetatik at antolatua eta herria geldiaraztea helburu duena. 

Asteazken honetan, goizean goizetik Baionako sarrera nagusiak blokatzen saiatu dira manifestariak. 06:30ak inguruan, esaterako, ehun bat manifestari bildu dira Baionako Leroy Merlineko biribilgunean trafikoa oztopatu asmoz eta. Poliziak esku hartu du, haiek sakabanatzerko eta trafikoari bide emateko eta liskarrak ere izan dira tartean. 

Han protestekin jarraitzea ezinezkoa zela ikusirik, hiri aldera mugitzea erabaki dute. Bidean, errepidea ixten saiatu dira behin eta berriz manifestariak eta atzetik blokatze horiek saihesten joan da Polizia. Tartean gar negar-eragileak ere erabili ditu Poliziak manifestariak sakabanatzeko. 

Zubi gorrirako kalean zirela erabat inguratu dituzte agenteek eta banan bana identifikatu dituzte protestetan parte hartzen ari zirenak. Horietatik sei atxiloturik eraman dituzte, eta soinean identifikaziorik ez zeramaten beste 10 bat ere eraman dituzte. 

Angelun, bestalde, Dassault Aviation lantegiaren sarrera blokatu dute 50 bat lagunek, CGTk (Sindikatuen Konfederazio Nagusia) deituta. Autoen sarrera eragotzi dute; ez hala oinezkoena, oinez sartzen ziren langileei eskuorriak banatzen aritu batira mobilizazioen inguruko informazioarekin. 

Baionan 14:00etan manifestazioa dago aurreikusita, udaletxe aurretik abiatuta.  

Nazioarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu