Albiste da
Pradales-Illa bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesek Illa hartuko du irailaren 19an

Lehendakariak "proiektuak eta balioak partekatzen dituztenekin aliantzak" bilatu nahi ditu.

20250123152521_pradales-illa_

Illa eta Pradales. Argazkia: EITB

Imanol Pradales lehendakariak "proiektuak, balioak, politika ikusteko modu bat partekatzen dituztenekin aliantzak" lortzeko ahalegin gisa aurkeztu du ostiralean Salvador Illa Kataluniako presidentearekin egingo duen bilera.

Kanarietara egin duen bidaia ofizialean lehendakariak nabarmendu duenez, Katalunia "aliatu" bat da, eta "balioak, proiektuak eta akordioak partekatzea ona" da, "jendeari interesatzen zaionean oinarritzen bagara betiere".

Pradalesen hitzetan, "aldebakarrez konpondu ezin diren arazoak daude", eta aliatuak behar dira horiei aurre egiteko. "Europar Batasunean euskararen ofizialtasuna defendatzeko", esaterako, Katalunia behar dutela adierazi du.

Gainera, Madrili eta bertatik iristen diren "zaratari eta giro gaiztoari gutxiago begiratzeko" eta "balioak partekatzen dituztenei gehiago begiratzeko" eskatu du, tartean "guretzat oinarrizko kanpalekua den Europari".

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X