Espainiak ez du 2026ko Eurovision lehiaketan parte hartuko Israel bertan bada
Hala erabaki du RTVEko Administrazio Kontseiluak. Hortaz, baldin eta Eurovision antolatzen duenak —UER— ez badu Israel kanporatzen Espainiak ez du datorren urtean Vienan (Austria) egingo den lehiaketan parte hartuko.
Espainia ez da 2026ko Eurovision jaialdian izango, baldin eta antolakuntzaz arduratzen den EBU erakundeak (European Broadcasting Union) erakundeak Israel kanporatzen ez badu.
Hala iragarri du RTVE Espainiako irrati-telebista publiko Administrazio Kontseiluak, gaur goizean egin duen bileraren ostean. 15 kidek osatzen dute: bost PSOEk aukeratutakoak dira, lau PPk, bi Sumarrek eta bana Juntsek, ERCk, EAJk eta Podemosek.
Dagoeneko bost dira Israelekin batera Eurovisionen parte hartzeari uko egin dioten herrialdeak: Herbehereeak, Eslovenia, Islandia, Irlanda eta Espainia.
Azken egunetan Israelen gaineko presioa areagotu egin da. Pasa den igandean bertan esaterako, Vueltaren azken etapa bertan behera utzi behar izan zuten, Palestinaren aldeko manifestazioen ondorioz.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, bere aldetik, eskatu du Israelek ez dezala inolako kirol lehiaketatan parte hartu "basakeriak irauten duen bitartean.
Israelek uko egin dio erretiratzeari
Eurovisioneko antolakuntzak bere neutraltasuna defendatu duen arren, Errusiari betoa jarri zion 2022an Ukraina inbaditu ondoren. Halaber, Kan Israelgo irrati publikoaren zuzendariak uko egin dio jaialditik erretiratzeari, horretarako arrazoirik ez dagoela iritzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.