Protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sortuk bi pankarta eskegi ditu Cuelgamurosen, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko

“Gora Euskal Herria askatuta” irakur daiteke pankarta batean, eta bi guardia zibilik ikus daitezke bestean, pertsona bat fusilatzen. Hazte Oir elkarteak Sortu salatu du, gorroto delitua, sentimendu erlijiosoen aurkako delitua eta terrorismoa goratzea egotzita. 

Sortuk bi pankarta eskegi ditu Cuelgamuroseko (Erorien Haran ohia) basilikan, “Euskal Herriaren nazio izaera eta autodeterminazio eskubidea errespetatzea” aldarrikatzeko, alderdi subiranistak ohar batean jakinarazi duenez.

Panka horietako batean, “Ni pudisteis, ni podéis, ni podréis (Ezin izan zenuten, ezin duzue, eta ezin izango duzue). Gora Euskal Herria askatuta” irakur daiteke. Bestean, bi guardia zibilen irudia ikus daiteke, pertsona bat fusilatzen, eta 1936-1975 urteak idatzita.

Ekintza hori Txiki eta Otaegi frankismoan fusilatu zituzten ETAko kideak omentzeko kanpainaren barruan kokatu du Sortuk, hilketa horien 50. urteurrenaren harira.

Hazte Oir elkartearen salaketa

Hazte Oir elkarteak Sortu salatu du, gorroto delitua, sentimendu erlijiosoen aurkako delitua eta terrorismoa goratzea egotzita. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X