TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EAEko aireportuen kudeaketa, Palestinaren aldeko manifestazioa Zinemaldian, eta NBEren Batzar Orokorra

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

BILBOKO AIREPORTUA LOIU AEROPUERTO HAIZEA EFE
Bilboko aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko irailaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

EAEko aireportuen kudeaketa: Espainiako Gobernuak baztertu egin du aireportuen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku uzteaDiario Vasco egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak erabaki estrategikoetan iritzia eman ahal izatea proposatu du Espainiako Gobernuak, baina eskualdatzea baztertu du, Estatuaren eskumen esklusiboa delako.

- Palestinaren aldeko manifestazioa Zinemaldian: Euskal Herriko komunitate palestinarrak, Palestina-Euskal Herria Elkartasun Batzordean bilduta, Israelen okupazioa eta Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko manifestazioa deitu du Donostian, Zinemaldian The Voice of Hind Rajab pelikula emango dutela baliatuta. Mobilizazioa 18:30etan egingo dute, Gipuzkoako hiriburuko Okendo plazan. Hain zuzen ere, ordu horretan bukatuko da, alboan dagoen Victoria Eugenia antzokian, Kaouther Ben Haniak zuzendutako pelikularen emanaldia.

- NBEren Batzar Orokorra: Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak jarraipena izango du asteazken honetan. Bigarren eguneko saioa 15:00etan hasiko da, eta, besteak beste, Ukraina, Iran edota Argentinako estatuburuek hartuko dute hitza. 

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X