Begoña Gomez ez da aurkeztu epailearen aurrean, herri-epaimahai batek epaitzeko prozesuaren baitan
Espainiako Gobernuko presidentearen emaztea herri-epaimahai batek epaitu ahal izateko izapidea zen, ustez diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita. Cristina Alvarez, Gomezen aholkularia, eta Francisco Martin, Gobernuaren ordezkaria Madrilen, ere ez dira aurkeztu.
Begoña Gomez Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak Juan Carlos Peinado epailearen aurrean deklaratu behar zuen larunbat arratsaldean, diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta irekita dagoen ikerketaren baitan herri-epaimahai batek epaitu ahal izateko izapide gisa. Hala ere, Gomez eta beste bi ikertuak ez dira epailearen aurrean aurkeztu. Horien abokatuak, ordea, epaile aurrera joan dira.
Gomez bosgarren aldiz deitu dute deklaratzera 2024ko apirilean ikerketa abiatu zenetik, eta Madrilgo 41. Instrukzio Epaitegian egin behar zuen.
Prozesu nagusitik bereizitako pieza honetan ikertutako beste bi ikertuak ere deitu dituzte deklaratzera: Cristina Alvarez, Gomezen aholkularia Moncloan, eta Francisco Martin, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Madrilen.
Ikertuen defentsek azaldu dutenez, ez joateak ez du eraginik prozedura judizialean. Horrenbestez, hiru ikertuek ez aurkeztea erabaki dute, ez baitute ezinbestekotzat jo.
Fiskaltzaren 1995eko abenduaren 29ko zirkular batek babesten du erabaki hori, horrelako bistetara abokatuak bakarrik joatea baimentzen baitu, gaur gertatu den bezala.
"Agerraldian inputazio horren baldintzak bakarrik zehaztuko dira, eta betiere letraduaren aurrean. Inputatua bertan egotea ez da ezinbestekoa. Agerraldian, berehala ikusiko denez, ez da instrukzio-eginbiderik egiten, eta, beraz, ezta inputatuaren deklaraziorik ere", dio 4/1995 zirkularrak.
Ustez dirua bidegabe erabiltzeagatik ari dira ikertzen hirurak; izan ere, Peinadok uste du delitu zantzuak daudela 2018tik Cristina Alvarez Begoña Gomezen aholkulari gisa eginkizun pribatuak egin baditu harentzat, funts publikoekin ordainduta.
Pieza bereizi hori prozedura nagusitik kanpo doa. Prozedura nagusian, negozioetako ustelkeria, intrusismoa, eragimen-trafikoa eta bidegabeko jabetzea egozten dizkiote.
Larunbat honetako eginbidea zinpeko epaimahaiaren legeak zehazten duen izapide bat da. Epaileak prozesua bide horretatik jarraitzea proposatu zuenetik (asteartean egin zuen) bost eguneko epean egin behar da, eta haren kontrako inputazioa eta auziaren etorkizuna zehaztu behar ditu.
Izapide hori egin ondoren, epaileak prozesuarekin jarraitu edo ez erabakiko du. Hala ere, Lurralde Auzitegian helegitea jartzeko aukera egongo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.