Lerroburu nagusiak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango da: Chivite Senatuan, Alerta Gorria penintsulako ekialdean eta Trump-Netanyahu bilera

Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.

PAMPLONA, 03/09/2025.- La presidenta de Navarra, María Chivite, a instancia de la Junta de Portavoces, comparece este miércoles en comisión para explicar las iniciativas y reuniones para sacar adelante la iniciativa empresarial promovida por el grupo chino Qinghai en Mina Muga y la posterior renuncia del grupo inversor. EFE/ Villar López
Maria Chivite artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Hauek dira astelehen honetan, 2025eko irailaren 29ean, jorratuko ditugun albisteetako batzuk:

- Chivite Senatuan: Nafarroako Gobernuko presidentea, Maria Chivite, Koldo auziko ikerketa batzordearen aurrean agertuko da Senatuan, eta UPN, Vox eta PPren  galderei egingo die aurre, PSNren ustezko ustelkeria sarearen inplikazioari buruz.

- Alerta gorria penintsulako ekialdean: muturreko euriteei aurre egingo diete bertan. Estatuko Meteorologia Agentziak alerta gorria ezarri du Valentziako Erkidegoan, Castellon eta Kataluniako hegoaldean, eta metro koadroko 250 litro pilatzea espero da bihar arte.

- Trump-Netanyahu bilera: Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek jakinarazi du "zerbait berezia" dagoela martxan Ekialde Hurbilean, eskualdeko gatazka konpontzeko aukera historiko bati erreferentzia eginez. Trump Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin bilduko da gaur Etxe Zurian, Gazako Zerrendako bonbardaketari amaiera eman diezaiokeen plan baten xehetasunak eztabaidatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

María Chivite
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Chiviteren esanetan, UCOk "ez du Nafarroako Gobernua legez kanpoko kontuekin lotzen"

Nafarroako lehendakariak nabarmendu du bere Gobernuak "barneko nahiz kanpoko auditoriak eskatu" dituela, eta "Parlamentuan irekitako ikerketa-batzordearekin kolaboratzen" ari dela "gardentasun ariketa" eginez. PSN-PSOEren idazkari nagusi gisa azpimarratu duenez, ez zeukan UCOren azken txostenean esan direnen berri eta erabat arbuiatu ditu gertaerak "politikara gizartearen alde lan egitera gatoz, eta ez nork bere alde egiteko".

ley de secretos
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Sekretu Ofizialen Legea, "orban" bat Espainiako demokrazian

1968ko Sekretu Ofizialen Legea diktadura frankistaren baitan sortu zen, eta diktadorea hil zenetik 50 urte igaro diren arren, oraindik ez da haren erreforma egin. Espainiako Estatuan indarrean dagoen sekretu ofizialen erregimenak Ministroen Kontseiluari eta Estatu Nagusiko Buruen Kontseiluari ahalmena ematen die Estatuaren segurtasuna eta defentsa arriskuan jar dezakeen informazioa bi kategoriatan sailkatzeko: sekretua eta erreserbatua.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X